Bereiztu behar dugu zer den gaueko langilea (hau da, noiz jotzen den pertsona bat gaueko langiletzat) eta zer diren gaueko orduak. Izan ere, gaueko langile izaerak berezitasun batzuk dakartza berarekin batera.

Gaueko langileen jardunaldia ezin da 8 ordutik gorakoa izan eta ezin dute aparteko ordurik egin (nahiz eta salbuespenak badauden).

Gaueko lanak ordainketa espezifikoa izango du, ez bada lana, bere izaeragatik, berez gauekoa dela edo egun libreekin konpentsatzea adostu dela. Gaueko plusa ere azaldurik daukazue.

Eta, azkenik, baina biziki garrantzitsua: gaueko langileek izan behar duten babes maila lan osasun eta segurtasunean, haurdun edo edoskitzaroan dauden emakumeak barne.

👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO