Badakizuenez, alarguntza pentsioa ezkontideek zein izatezko bikotekideek eska dezakete. Gainera, iazko abenduan estatu mailako araudian kasu biak nahiko parekatu ziren.

Baina, zer gertatzen da ezer sinatu ez den kasuetan?

Momentura arte leiho bat zabalik zegoen harremana frogatu ahal izateko. Askoz zailagoa izan arren, zenbait kasutan auzitegiek alarguntza pentsioa ematearen alde eginak zuten, elkarbizitza beste bide batzuetatik egiaztatzen bazen.

Hala ere, Auzitegi Gorenak, 2022ko martxoaren 24ko ebazpen baten bitartez, bide hau itxi egin du. Honela, alarguntza pentsioa jaso ahal izateko, derrigorra da edo ezkontza agiria edo izatezko bikoteen erregistroaren dokumentua. Hau da, nahiz eta elkarbizitza ukaezina izan, erregistrotik pasa izanaren betebehar formala ezinbestekoa izango da.

Alarguntza pentsioaz gehiago jakiteko:

👉🏼 ALARGUNTZA PENTSIOA

Eta ebazpena kontsultatu nahi baduzue:

👉🏼 PODERJUDICIAL.ES