Kaleratzeak modu bitan sailkatzen dira.
➡️ Alde batetik, enpresaren ikuspegitik, kaleratzeak honelakoak izan daitezke:
- Diziplinazkoak
- Objektiboak
- Kolektiboak
Kaleratze objektiboa ohikoena da. Enpresak arrazoi ekonomikoren bat alegatzen du langilea botatzeko. Edozelan, diziplinazkoa ere sarritan aplikatzen dute, langilea kalte-ordainik gabe botatzen ahalegintzeko.
➡️ Baina guk ez dugu zertan onartu. Honela, edozein kaleratze inpugnatzen dugunean, kaleratze hori izan daiteke:
- Bidezkoa
- Bidegabea
- Baliogabea
Bidezkoak badira, honek esan nahi du enpresak arrazoia duela. Hala ere, gehienetan, bidegabeak izaten dira. Hau da, enpresak ez du behar bezala arrazoitu edo ez du formalki ondo egin (kaleratze bidegabeetan kalte-ordaina altuagoa da). Azkenik, baliogabea izateko, diskriminazioren bat egon behar da eta langilea bere lanpostura itzuli behar da.
Trankil, dena ondo-ondo azalduta daukazue gure artikuluan 😉