Martxoan covid-19k sortutako gaixotasun bajak lan istriputzat aitortu ziren, ondorio ekonomikoetarako. Maiatzetik ondorio guztetarako izan dira lan istriputzat hartuak, baina osasun arloan besterik ez.
Hau guztia aurreko artikulu hauetan daukazue:
👉🏼 Koronabirusa. Informazioa eta gomendioak alarma egoerarako
👉🏼 Koronabirus kutsapenak: lan istriputzat hartuko dira osasun langileen kasuan
Dekretu berri baten bitartez, covid-19 kutsapenak osasun arloan lan gaixotasuntzat joko direla ezarri da. Hala ere, hainbat langile kanpoan utzi dituzte, hala nola garbiketan aritzen direnak.
Bestalde, lan istriputzat edo lan gaixotasuntzat jotzeak ez du eragiten prestazioen zenbatekoetan, baina aldeak egon badaude, batez ere etorkizunera begira. Eta hau garrantzizkoa da, oraindik ez baitakigu ze nolako garapena izango duen gaixotasun berri honek.