Senideen gaixotasun edo ospitaleratzeagatiko baimen honetan erreparatuko dugu gaur.

Izan ere, jadanik kontatu dizuegunez, baimen hau hobetu da. Egun 2 izatetik, 5 egun izatera pasatu da eta, honetaz gain, orain balizko kasu gehiago hartzen dira barne, hala nola, etxe berean bizi den beste edozein pertsonaren zaintza, senidea izan ala ez izan.

Baina, jakina, praktikan zalantza asko sortzen dira: noiztik nora disfrutatu behar diren egun horiek, zer jotzen den gaixotasun larritzat, zer gertatzen den ospitaleratzea erditzeagatik denean edo ospitaleratze bat baino gehiago gertatzen direnean gaixotasun berberagatik…

Estatutuak ez du zehaztapen handirik ematen, baina hitzarmenetan ere askotan ez dira honelakoak azaltzen. Hori dela eta, jurisprudentzia nahikotxo ekarri dizuegu, gaia ahalik eta hobetoen argitzeko.