Lanpostuak hainbat arrisku ekarri ahal dizkigu haurdun gaudenean. Honelakoetan, enpresak, lehenengo eta behin, lanpostua egokitu beharko luke, arriskua ezabatzeko. Hori ezinezkoa balitz, beste lanpostu batera mugitu beharko gintuzke. Eta hau ere posible ez balitz, kontratua eten eta prestazioa eska genezake. Prestazio hau inoren konturako langileek (etxeko langileak barne, jakina) zein euren konturako langileek (langile autonomoek) […]



