Iaztik praktikak egiten dituzten ikasle guztiak alta emanda egon behar dira eta eurengatik kotizatu behar da. Gainera, aldez aurretik praktikak egin zituztenek hitzarmen berezi bat sina dezakete, praktiketan emandako denbora guztia kotizatutzat jo dadin. Bada, abuztuaren 1ean aldaketa batzuk izan dira hitzarmen berezi honetan. Gure artikulua eguneratu dugu eta, besteak beste, azalpen-dokumentu bat gehitu dugu.