Belaunaldi arteko ekitate mekanismoa (BEM) 2026an

Erreparatu duzue nominan BEM (gazteleraz MEI) siglekin azaltzen den kontzeptuan? Hau 2023an hasi zen indarrean eta bere helburua Gizarte Segurantzaren diru-sarrerak handitzea da pentsioen ordainketari aurre egiteko. Artikuluan azaltzen dugunez, PPren iraunkortasun faktorea ordezkatzera etorri zen (eta eskerrak, azken honek pentsioak urterik urte erruz jaisteko helburua zeukan eta). Aurten langileoi %0,15 eta enpresei %0,75 ordaintzea […]

Read more
Ordainketa zuzena eta ordainketa delegatua

Aldi baterako ezintasun egoeran gaudenean, prestazioa jasotzeko eskubidea daukagu. Oro har, ordainketa enpresaren izenean egingo digute, nominarekin egin bezala. Hori bai, enpresak ingresatzen badigu ere, honek ez du esan nahi enpresa denik gastua egiten duena; aitzitik, ordainketa delegatuaz egiten ari da. Gerora, Gizarte Segurantzak edo mutualitateak dirua itzuliko dio. Garrantzitsua da jakitea zertan datzan hau […]

Read more
Zelan eskatu ezintasun iraunkorra?

Gaixotasun edo lesio batek jotzen gaituenean, ohikoena izaten da, lehenengoz, aldi baterako ezintasun egoeran egotea eta, gerora, hobekuntzarik ezean, ezintasun iraunkor egoerara pasatzea. Ezintasun iraunkorra aitortzeko prozedura, zenbaitetan, ofizioz has daiteke, arazoa, esan bezala, luzatzen bada eta langilea osatuko ez dela aurreikusten bada. Baina langileak ere eskatu ahal du. Ezintasun iraunkorra eskatzeko zer egin behar […]

Read more
Zurztasun pentsioa 2026an

Heriotza eta biziraupen prestazioek langilearen balizko heriotzak beste pertsona batzuei ekar diezaiekeen kalte ekonomikoa konpentsatzeko helburua dute. Zurztasun pentsioa hauetako bat da, alarguntza pentsioa eta senideen aldeko pentsioa diren bezala. Gure artikuluan zurztasun pentsioen inguruan jakin beharreko guztia aurkituko duzue:

Read more
Alarguntza pentsioa 2026an

Alarguntza pentsioa bizi osorako da; gainera, jaso bitartean, lan egin daiteke edota bestelako pentsio bat jaso. Pentsio kontributiboa da. Hilabetez hilabete eskubide honengatik langileok kotizazioak ordaintzen ditugu heriotza eta biziraupena kontzeptupean. Hainbat gauza aurkituko dituzue artikuluan:

Read more
Gizarte Segurantzari kotizatzen al zaio langabezian egonda?

Egoera ezberdina izango da segun eta langabeziagatiko prestazioa edo langabeziagatiko subsidioren bat kobratzen ari zaren. Langabeziagatiko prestazio kontributiboa jasotzen duzun bitartean, hainbat kotizazio ere egingo dira. Kontingentzia profesionalak kanpo gelditzen badira ere, hau da, langabezia, lan istripu edo gaixotasunagatik, FOGASA eta lanbide heziketagatik kotizatzen ez badugu ere, kontingentzia arruntengatiko kotizazioak bai egingo ditugu: jubilazioa, osasun […]

Read more
Praktikak eta hitzarmen berezia Gizarte Segurantzarekin

Iaztik praktikak egiten dituzten ikasle guztiak alta emanda egon behar dira eta eurengatik kotizatu behar da. Gainera, aldez aurretik praktikak egin zituztenek hitzarmen berezi bat sina dezakete, praktiketan emandako denbora guztia kotizatutzat jo dadin. Bada, abuztuaren 1ean aldaketa batzuk izan dira hitzarmen berezi honetan. Gure artikulua eguneratu dugu eta, besteak beste, azalpen-dokumentu bat gehitu dugu.

Read more
Kotizazio oinarriak (2024)

Martxoaren 28ko BOEn 2024rako kotizazio oinarri berriak argitaratu ziren eta, jakina, Bizilanen dena txukun eta garbira pasaturik ekarri dizuegu. 😊 Hiru erregimenetako oinarri eta tipoak aurkituko dituzue: Honetaz gain, eta Garamendiren azken boutadeak gogoan, kotizazio sozialak hobeto azaltzeko aprobetxatu dugu. Ez dira enpresariei aplikatzen zaien aparteko zerga edo gastu moduko bat eta are gutxiago dira […]

Read more
Zer da altaren pareko egoera?

Bizilaneko artikuluetan behin baino gehiagotan irakurri ahal izan duzue termino hau. Izan ere, Gizarte Segurantzaren hainbat prestazio jaso ahal izateko, alta egoeran edo alta pareko egoeran egotea exijitzen da. Honelakoetan, gure lan jarduera amaitu da, baina ulertzen da alta egoerak iraun behar duela, hainbat eskubideren jabe izaten jarraitzeko. Hau da, ez gaude lanean eta, hortaz, […]

Read more