Zer egin okerreko hitzarmena aplikatzen badizute?

Hitzarmena zertan datzan azaldurik eta hitzarmenen zerrenda zein bilatzailea dauzkazuela, garrantzitsua da jakitea zer egin daitekeen okerreko hitzarmena aplikatzen badizute. Beste sektore bateko edo beste eremu geografiko bateko hitzarmena aplikatzen badizute, seguruenena da dagozkizun baino baldintza txarragoetan egotea eta soldata baxuagoa jasotzea. Zenbaitetan, enpresaren aldetik edozer entzutera hel gaitezke, adibidez: Enpresa honetan ez daukagu hitzarmenik, […]

Read more
Zer da hitzarmen kolektiboa?

Hitzarmen kolektiboak lan baldintzak jasotzen ditu: soldata, jardunaldia, oporrak, atsedenaldiak, eszedentziak, baimenak… Hala ere, enpresak, askotan, baldintza kaskarrago batzuk ezartzen ahalegiten dira (jardunaldi luzeagoak, aparteko ordu ez ordainduak, plusik ez aplikatzea, txanda aldaketak…). Langileek euren lan baldintzez daukaten ezjakintasunaz aprobetxatzen dira maiz. Horregatik, arras garrantzitsua da jakitea zein den dagokigun hitzarmena eta zer ezartzen den […]

Read more
Zer da Langileen Estatutua?

Bai, badakit gehienok esango duzuela badakizuela zer den Langileen Estatutua. Baina Bilintxek esango lukeen moduan… ja-jai! Zenbat bider ez ote dugu mila buelta eman zalantza batekin gora eta behera, Urliari eta Sandiari galdezka? Eta, azken batez, Estatutuan kontsultaturik argitu genezakeen. Trankil, lagunok, ez naiz kaustiko jarriko. 😜 Estatutuan kontsulta dezakegula jakin arren, askotan ez dakigu […]

Read more
Hutsegiteak eta zehapenak

Langileok hutsegiteren bat egiten dugunez, enpresariak zuzenean zigortzeko aukera dauka. hala ere, honek ez du esan nahi guk zehapen hori, besterik gabe, onartu behar dugunik. Artikulu honetan hainbat kontu garrantzitsu azaldu dizkizuegu: Zeintzuk diren hutsegite eta zehapen mailak Noiz iraungitzen diren hutsegiteak Ze jaso behar duen zehapen karta eta zelan jokatu behar dugun guk Ze […]

Read more
Dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina

Zenbait lanetan esku-diruarekin ibili behar izaten gara, ordainketak egiteko edo bezeroei kobratzeko. Honelakoetan, baliteke okerrak suertatzea edo dirua galtzea. Langile batzuek dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina (gaztelerazko “quebranto de moneda”) plusa edo osagarria jasotzen dute, kutxaren balizko deskoadrei aurre egiteko. Artikulu berri honetan osagarri honen inguruko guztia kontatu dizuegu: nori eragiten dion; soldatatik kanpoko osagarria dela eta […]

Read more