Zer dira jardunaldi partzialetako ordu osagarriak?

Aparteko orduen artikuluan azaldu bezala, hainbat kolektibo aparteko orduak egitetik salbuetsita daude. Horietako bat jardunaldi partzialaz kontrataturik dauden langileak dira. Baina, Bilintxek esan bezala, JA-JAI! Zelan egingo dio patronalak uko goxoki honi? Ordu osagarrien bitartez, langileak, jardunaldi partzialaz egon arren, jardunaldi osoa egitera ere hel daitezke. Honetaz jakin beharreko guztia aurkituko duzue:

Read more
Zer dira aparteko orduak?

Aparteko orduak langileak ohiko jardunalditik harago egiten dituen orduak dira. Ondo dakigunez, aparteko orduak askotan iruzurrez erabiltzen dira, enpresak kontratazio gehiagorik ez egiteko eta, are lazgarriagoa dena, usu baino sarriagotan, ordu horiek ez dira ordaintzen. Aparteko orduak arruntak ala ezinbesteko kausengatik izan daitezke (gaztelerazko fuerza mayor), borondatezkoak ala derrigorrak, dirutan ala egun libreetan konpentsatu ahal […]

Read more
Jardunaldi murrizketa (zaintza betebeharrengatik)

Jardunaldi egokitzapenean ez ezik, jardunaldi murrizketan ere aldaketatxoak egon dira. Kasu honetan, legearen arabera, behintzat, enpresak ezin digu eskubide hau ukatu (jardunaldi egokitzapenean ez bezala). Hala ere, mugatu ahal du, baina kasu bakar batean: baldin eta langile batek baino gehiagok senide berbera zaintzeko eskatzen badute eta honek enpresaren funtzionamoldea kaltetzen badu. 5/2023 Lege-Dekretuak puntu hau […]

Read more
Jardunaldi egokitzapena (zaintza betebeharrengatik)

Gai honetan aldaketak egon dira. Nagusienak honako hauek dira: – Ze kasutan eska daitekeen argitu da Estatutuan. Momentura arte, hainbat enpresatan, arazoak sortzen ziren, umeez gain, beste senideren bat edo 12 urtetik gorako seme-alabak zaintzeko premia baldin bageneukan. Hau argitzeaz gain, kasu gehiago ere gehitu dira. – Enpresa gure eskaera negoziatzera behartuta dago. Negoziazio prozesu […]

Read more
Oporrak

Langile gehienek oporrak hartuko dituzten sasoia hurbil dagoela, ez al da momentu egokia gai honen inguruan egon daitezkeen zalantzak argitzeko? Gure artikulua guztiz berriztu, gai gehiago txertatu eta punturik gatazkatsuenak zabalago azaldu ditugu. Besteak beste, honakoak aurkituko dituzue: Oporren iraupena Zer gertatzen den jardunaldi partzialaz arituz gero Zer gertatzen den aldi baterako kontratua badaukazue Noiz […]

Read more