Belaunaldi arteko ekitate mekanismoa (BEM) 2026an

Erreparatu duzue nominan BEM (gazteleraz MEI) siglekin azaltzen den kontzeptuan? Hau 2023an hasi zen indarrean eta bere helburua Gizarte Segurantzaren diru-sarrerak handitzea da pentsioen ordainketari aurre egiteko. Artikuluan azaltzen dugunez, PPren iraunkortasun faktorea ordezkatzera etorri zen (eta eskerrak, azken honek pentsioak urterik urte erruz jaisteko helburua zeukan eta). Aurten langileoi %0,15 eta enpresei %0,75 ordaintzea […]

Read more
Aldez aurretiko erretiroa (borondatezkoa) 2026an

Aldez aurretiko erretiroa erretiro-adin legalera heldu baino urte bi (24 hilabete) lehenago hartu ahal da. Hau gehienezko aurrerapena da, baina hortik behera, nahi dugun denbora aurreratzeko eska genezake, baita hilabete soil bat ere. Ondo dakizuenez, garrantzitsuena kalkuluak egitea da, erretiroa aurreratutakoan, pentsioaren zenbatekoa gutxitzen baitzaigu. Jakin beharreko beste kontu guztiekin batera, gure artikuluan koefiziente murriztaileen […]

Read more
Pentsio ez kontributiboak 2026an

Pentsio ez kontributiboak kotizatu ez duen edo gutxieneko kotizaziora heltzen ez den jendeari daude bideratuta. Aurrekoan azaldu nizuenez, pentsio kontributiboa jaso ahal izateko, gutxienez, 15 urtez kotizatu behar da. Pentsio mota bi daude: erretiroagatik eta baliaezintasunagatik. Hego Euskal Herrian 17.394 lagunek jasotzen dute pentsio mota hau, gehienak emakumeak. Artikuluan azaldu bezala, 2022tik legez ezarri zen […]

Read more
Gizarte Segurantzari kotizatzen al zaio langabezian egonda?

Egoera ezberdina izango da segun eta langabeziagatiko prestazioa edo langabeziagatiko subsidioren bat kobratzen ari zaren. Langabeziagatiko prestazio kontributiboa jasotzen duzun bitartean, hainbat kotizazio ere egingo dira. Kontingentzia profesionalak kanpo gelditzen badira ere, hau da, langabezia, lan istripu edo gaixotasunagatik, FOGASA eta lanbide heziketagatik kotizatzen ez badugu ere, kontingentzia arruntengatiko kotizazioak bai egingo ditugu: jubilazioa, osasun […]

Read more
Praktikak eta hitzarmen berezia Gizarte Segurantzarekin

Iaztik praktikak egiten dituzten ikasle guztiak alta emanda egon behar dira eta eurengatik kotizatu behar da. Gainera, aldez aurretik praktikak egin zituztenek hitzarmen berezi bat sina dezakete, praktiketan emandako denbora guztia kotizatutzat jo dadin. Bada, abuztuaren 1ean aldaketa batzuk izan dira hitzarmen berezi honetan. Gure artikulua eguneratu dugu eta, besteak beste, azalpen-dokumentu bat gehitu dugu.

Read more
Kotizazio oinarriak (2024)

Martxoaren 28ko BOEn 2024rako kotizazio oinarri berriak argitaratu ziren eta, jakina, Bizilanen dena txukun eta garbira pasaturik ekarri dizuegu. 😊 Hiru erregimenetako oinarri eta tipoak aurkituko dituzue: Honetaz gain, eta Garamendiren azken boutadeak gogoan, kotizazio sozialak hobeto azaltzeko aprobetxatu dugu. Ez dira enpresariei aplikatzen zaien aparteko zerga edo gastu moduko bat eta are gutxiago dira […]

Read more
Etxeko langileak eta PFEZ (errenta aitorpena)

Soldatapeko langileoi PFEZ atxikipenak kentzen dizkigute hilabetero nominetan. Zelanbait esateko, Ogasunari egiten dizkiogun “aurrerakin” modukoak dira. Gerora, errenta aitorpena egitean, dena koadratu behar da. Baina etxeko langileek norbanako partikularrentzat egiten dute lan eta hauek ez daude beharturik halako atxikipenik egitera. Zer gertatzen da horrelakoetan? Hau azaltzeaz gain, denontzat interesgarriak izan daitezkeen beste kontu batzuk ere […]

Read more
Lan egindako eguna = kotizatutako eguna, baita jardunaldi partzialaz ere

Urriaren 1etik aurrera lan egindako eguna kotizatutako eguntzat jotzen ari da, eragin guztietarako, baita jardunaldi partzialaz lan egin badugu ere. Neurri honekin amaiera eman zaio, behingoz, partzialitate koefizienteari. Koefiziente honek jardunaldi partzialaz aritzen ziren langileak zigortzen zituen, modu bitan, gainera: Eta, bide batez, ezin aipatu gabe utzi jardunaldi partziala daukaten langileen %70 baino gehiago emakumeak […]

Read more
Autonomoen kotizazio hutsarteak

Momentura arte, pentsiorako oinarri arautzailea kalkulatzeko orduan, autonomoek ez zeukaten kotizazio hutsarteak osatzeko aukerarik. Hala ere, azken pentsio erreformak aldaketa ekarri du gai honetan: -> Jarduera amaieragatiko prestazioa agortu eta hurrengo sei hilabeteetako kotizazio hutsarteak osatuko dira. Autonomoen Erregimeneko taula orokorreko gutxieneko oinarria erabiliko da honetarako. Edozelan, neurri hau hartuta badago ere eta, honezkero, Gizarte […]

Read more