Gizarte Segurantzari kotizatzen al zaio langabezian egonda?

Egoera ezberdina izango da segun eta langabeziagatiko prestazioa edo langabeziagatiko subsidioren bat kobratzen ari zaren. Langabeziagatiko prestazio kontributiboa jasotzen duzun bitartean, hainbat kotizazio ere egingo dira. Kontingentzia profesionalak kanpo gelditzen badira ere, hau da, langabezia, lan istripu edo gaixotasunagatik, FOGASA eta lanbide heziketagatik kotizatzen ez badugu ere, kontingentzia arruntengatiko kotizazioak bai egingo ditugu: jubilazioa, osasun […]

Read more
Praktikak eta hitzarmen berezia Gizarte Segurantzarekin

Iaztik praktikak egiten dituzten ikasle guztiak alta emanda egon behar dira eta eurengatik kotizatu behar da. Gainera, aldez aurretik praktikak egin zituztenek hitzarmen berezi bat sina dezakete, praktiketan emandako denbora guztia kotizatutzat jo dadin. Bada, abuztuaren 1ean aldaketa batzuk izan dira hitzarmen berezi honetan. Gure artikulua eguneratu dugu eta, besteak beste, azalpen-dokumentu bat gehitu dugu.

Read more
Kotizazio oinarriak (2024)

Martxoaren 28ko BOEn 2024rako kotizazio oinarri berriak argitaratu ziren eta, jakina, Bizilanen dena txukun eta garbira pasaturik ekarri dizuegu. 😊 Hiru erregimenetako oinarri eta tipoak aurkituko dituzue: Honetaz gain, eta Garamendiren azken boutadeak gogoan, kotizazio sozialak hobeto azaltzeko aprobetxatu dugu. Ez dira enpresariei aplikatzen zaien aparteko zerga edo gastu moduko bat eta are gutxiago dira […]

Read more
Etxeko langileak eta PFEZ (errenta aitorpena)

Soldatapeko langileoi PFEZ atxikipenak kentzen dizkigute hilabetero nominetan. Zelanbait esateko, Ogasunari egiten dizkiogun “aurrerakin” modukoak dira. Gerora, errenta aitorpena egitean, dena koadratu behar da. Baina etxeko langileek norbanako partikularrentzat egiten dute lan eta hauek ez daude beharturik halako atxikipenik egitera. Zer gertatzen da horrelakoetan? Hau azaltzeaz gain, denontzat interesgarriak izan daitezkeen beste kontu batzuk ere […]

Read more
Aldez aurretiko erretiroa (borondatezkoa)

Aldez aurretiko erretiroa hainbat arrazoirengatik edo hainbat kasutan har daiteke. Gure azken artikuluan borondatezkoaz aritu gara: zenbat urterekin eska dezakegun, zeintzuk diren bete beharreko baldintzak (gutxieneko kotizazioak, bereziki), ze koefiziente murritzaile aplikatuko litzaigukeen kasu bakoitzean… Eta detaile txikiago baina, hala ere, garrantzitsu batzuk, hala nola, ze beste koefiziente aplikatuko liratekeen langabezia subsidioa jasotzen ariko bagina […]

Read more
Lan egindako eguna = kotizatutako eguna, baita jardunaldi partzialaz ere

Urriaren 1etik aurrera lan egindako eguna kotizatutako eguntzat jotzen ari da, eragin guztietarako, baita jardunaldi partzialaz lan egin badugu ere. Neurri honekin amaiera eman zaio, behingoz, partzialitate koefizienteari. Koefiziente honek jardunaldi partzialaz aritzen ziren langileak zigortzen zituen, modu bitan, gainera: Eta, bide batez, ezin aipatu gabe utzi jardunaldi partziala daukaten langileen %70 baino gehiago emakumeak […]

Read more
Autonomoen kotizazio hutsarteak

Momentura arte, pentsiorako oinarri arautzailea kalkulatzeko orduan, autonomoek ez zeukaten kotizazio hutsarteak osatzeko aukerarik. Hala ere, azken pentsio erreformak aldaketa ekarri du gai honetan: -> Jarduera amaieragatiko prestazioa agortu eta hurrengo sei hilabeteetako kotizazio hutsarteak osatuko dira. Autonomoen Erregimeneko taula orokorreko gutxieneko oinarria erabiliko da honetarako. Edozelan, neurri hau hartuta badago ere eta, honezkero, Gizarte […]

Read more
Kotizazio hutsarteak

Bizi laboralean zehar kotizatu barik egondako epealdiei “kotizazio hutsarte” deitzen zaie. Kotizatu ez badugu ere, pentsioaren oinarri arautzailea kalkulatzeko momentuan kontuan hartzen dira eta, zelanbait esateko, kotizazio falta hori osatu egiten da “gezurrezko” gutxieneko kotizazio batzuekin. Gure artikuluan hori guztia azaldu dizuegu eta, horretaz gain, azken pentsio erreformak, genero arrakala dela eta, sartu dituen hobekuntzak […]

Read more
Gehienezko kotizazio oinarrien igoera eta elkartasun kuota

Badakizuenez, kotizazio oinarriak mugatuta daude, goitik eta behetik. Hau da, gutxieneko eta gehienezko kotizazio oinarriak daude eta hauek urtero ezartzen dira legez kategoria profesional ezberdinetarako. Gehienezko kotizazio oinarria egoteak esan nahi du ez dela muga horretatik gora kotizatzen, nahiz eta soldata altuagoa izan. Luze hitz egin da kotizazio oinarriak “destopatzeaz”. Hala ere, azken pentsio erreforman […]

Read more