Gazteei zuzendutako alokairu-laguntzak: Emanzipa (Nafarroa)

Emanzipa programa alokairua ordaintzeko diru-laguntza da. 23 eta 32 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta merkatu askeko etxebizitzen alokairua ordaintzeko eska daiteke. Covid izurrite bitartean langabetuei ere zabaldu zitzaien aukera hau (euren adina edozein dela ere) eta badirudi, pandemia pasaturik ere, Emanzipa programak talde bi hauentzat izaten jarraituko duela. Laguntza honetaz jakin beharreko guztia kontatu […]

Read more
Langabezia-egoera legala

Lan barik gaudenean, langabezian gaudela esaten dugu geure artean. Hala ere, langabezia-egoeraren definizio legala ez da horren automatikoa. Laburbiltzeko, esan genezake langabezia-egoera legalean gaudela, lana gure borondatearen kontra galdu dugunean, hau da, kaleratu gaituztenean edo kontratua amaitu zaigunean. Aitzitik, guk geure borondatez lana utzi dugunean, ez ginateke langabezia-egoera legalean egongo. Edozelan, funtsezko ideia hauxe bada […]

Read more
Zer da kaleratze baliogabea?

Kaleratze motak aztertzean, sailkapen nagusi bi egin behar dira. Alde batetik, kaleratzea enpresaren alde bakarreko erabakia den heinean, beronek ematen dituen arrazoien arabera sailkatzen dira. Hauen artean, diziplinazko kaleratzea, kaleratze objektiboa eta kaleratze kolektiboa dauzkagu. Bestetik, langileak erabaki hau inpugnatzen duenean, epaitegien erabakiaren arabera, kaleratzea bidezkoa, bidegabea ala baliogabea izan daiteke. Hemen azken honetaz aritu […]

Read more
Langabezia prestazioa

Langabezia prestazioan ere hainbat aldaketa egon dira: • Alde batetik, PPk, 2012ko erreformaren bitartez, 6. hilabetetik aurrera jasotzen den portzentajea %60tik %50era jaitsi zuen. Hau lehengoratu egin da eta berriro hasiko da %60 jasotzen.(Badirudi Madrilgo Gobernuaren estrategia politiko-komunikatiboa erreformaren puntu gutxi batzuk tantaka deuseztatzen joatea dela 😬). • Bestetik, gutxieneko eta gehieneko mugak ere aldatu […]

Read more
52 urtetik gorakoentzako subsidioa

Subsidio honek berebiziko garrantzia dauka. Izan ere, erretiro-adina bete arte jaso daiteke eta Gizarte Segurantzan kotizatzen duen subsidio bakarra da. 15 urte izan behar dituzu kotizatuta, oro har, eta, honetaz gain, 6 urte kotizatu behar izan duzu langabeziarako (Kontuz, bereziki, etxeko langileak -oraintsu arte ezin izan baitute langabeziagatik kotizatu- eta autonomo moduan ibili izan direnak). […]

Read more
Ohiz kanpoko langabezia subsidioa

Ohiz kanpoko subsidioa lagun multzo bik eska dezakete: 1. Beste langabezia subsidioak agortu dituztenek. 2. Denbora luzez langabezian egon diren lagunek (gazteleraz “parado de larga duración” deritzona, alegia). Hainbat baldintza bete behar dira derrigor, hala nola familia ardurak izatea. IPREM indizearen igoerak hainbat diru-laguntzari eragin die. Hauen artean, langabezia subsidioak daude. Kasu honetan IPREMaren %80 […]

Read more
Preso ohientzako subsidioa

Gutxienez 6 hilabetez kartzelan egon diren pertsona guztiek langabezia subsidioa 18 hilabetez jasotzeko eskubidea daukate, baldin eta enplegurik eta baliabide ekonomiko nahikorik ez badaukate. Beraz, honako lagun hauek eska dezakete: • Espetxean gutxienez 6 hilabetez egondako pertsonek• Adin txikikoentzako zentroetan egon diren gazteek, baldin eta askatuak izan direnean 16 urtetik gorakoak baziren. IPREM indizearen igoerak […]

Read more
Estatura itzulitako migranteentzako subsidioa

Espainiar nazionalitatea badaukazu eta beste herrialde batera lan egitera joan behar izan bazara, itzulitako migranteentzako diru laguntzak jaso ahal izango dituzu. IPREM indizearen igoerak hainbat diru-laguntzari eragin die. Hauen artean, langabezia subsidioak daude. Kasu honetan IPREMaren %80 jasotzen denez, 2023rako zenbatekoa 480 eurotan dago. 6 hilabetez jasotzen da, baina birritan berrizta dezakezu. Hau da, guztira […]

Read more
45 urtetik gorakoentzako subsidioa

45 urte badauzkazu, langabezia prestazioa agortu baduzu eta ez badaukazu familia erantzukizunik, subsidio hau eska zenezake. IPREM indizearen igoerak hainbat diru-laguntzari eragin die. Hauen artean, langabezia subsidioak daude. Kasu honetan IPREMaren %80 jasotzen denez, 2023rako zenbatekoa 480 eurotan dago. Hala ere, 2012ko lan erreformari “esker”, lehen prestazioaren kopurua osorik kobratzen bazen ere, orain jardunaldi partzialaz […]

Read more
Langabetuentzako familia laguntza

Langabezia prestazioa kobratzen egon bazara eta hau agortu baduzu eta familia erantzukizunak badauzkazu, langabezia subsidio hau eska zenezake. IPREM indizearen igoerak hainbat diru-laguntzari eragin die. Hauen artean, langabezia subsidioak daude. Kasu honetan IPREMaren %80 jasotzen denez, 2023rako zenbatekoa 480 eurotan dago. Hala ere, 2012ko lan erreformari “esker”, lehen prestazioaren kopurua osorik kobratzen bazen ere, orain […]

Read more