Enpresak, askotan, kaleratze prozesuetan, langilea engainatzen ahalegintzen dira. Tranpa hauek delitu izatera ere hel daitezke. Betiko moduan, zenbaitek uste dute eurentzat dena dela zilegi. Bilatzen dutena, jakina, dagokiena baino gutxiago ordaintzea izaten da. Honetarako, hainbat tranpa erabiltzen dituzte, kaleratzea inpugnatzeko epea pasa dakigun edo inpugnazioa bera ekiditeko. Denetarik aurkituko duzue: okerreko datak, epeak pasa daitezen; […]