Izatezko bikoteak eta alarguntza pentsioa (eguneraketa)

Badakizuenez, alarguntza pentsioa ezkontideek zein izatezko bikotekideek eska dezakete. Gainera, iazko abenduan estatu mailako araudian kasu biak nahiko parekatu ziren. Baina, zer gertatzen da ezer sinatu ez den kasuetan? Momentura arte leiho bat zabalik zegoen harremana frogatu ahal izateko. Askoz zailagoa izan arren, zenbait kasutan auzitegiek alarguntza pentsioa ematearen alde eginak zuten, elkarbizitza beste bide […]

Read more
Genero arrakala murrizteko pentsio osagarria (eguneraketa)

Osagarri hau 2016tik existitzen da. PPk onartu zuen bere momentuan, baina pasa den urtean berregituratu egin zen. Gure artikuluan aurrekari hauek guztiak kontatu dizkizuegu, zelan PPk emakumeok egindako “ekarpen demografikoari sari” moduan ezaugarritu zuen eta ze erantzun jaso zuen Europatik. Esan bezala, osagarri hau iaz berkonfiguratu zen, “genero arrakala murrizteko pentsio osagarri” moduan. Aurtongo Aurrekontuek […]

Read more