Autonomoen kotizazio hutsarteak

Momentura arte, pentsiorako oinarri arautzailea kalkulatzeko orduan, autonomoek ez zeukaten kotizazio hutsarteak osatzeko aukerarik. Hala ere, azken pentsio erreformak aldaketa ekarri du gai honetan: -> Jarduera amaieragatiko prestazioa agortu eta hurrengo sei hilabeteetako kotizazio hutsarteak osatuko dira. Autonomoen Erregimeneko taula orokorreko gutxieneko oinarria erabiliko da honetarako. Edozelan, neurri hau hartuta badago ere eta, honezkero, Gizarte […]

Read more
Kotizazio hutsarteak

Bizi laboralean zehar kotizatu barik egondako epealdiei “kotizazio hutsarte” deitzen zaie. Kotizatu ez badugu ere, pentsioaren oinarri arautzailea kalkulatzeko momentuan kontuan hartzen dira eta, zelanbait esateko, kotizazio falta hori osatu egiten da “gezurrezko” gutxieneko kotizazio batzuekin. Gure artikuluan hori guztia azaldu dizuegu eta, horretaz gain, azken pentsio erreformak, genero arrakala dela eta, sartu dituen hobekuntzak […]

Read more
Genero arrakala murrizteko pentsio-osagarria

Seme-alaben zaintza lanak emakumeen bizkar egoteak anitz ondorio ditu lan ibilbideetan: kotizazio etenaldiak, jardunaldiaren murrizketak, kotizazio oinarri txikiagoak, eszedentziak eta honek guztiak izan ditzakeen ondorioak lan ibilbidearen garapenean eta sustapen laboralean… Zertan datza osagarri hau? Seme-alaba bakoitzagatik diru kopuru bat gehitzen zaio pentsioari. Aurtengo zenbatekoa 30,40€ dira hilean. Azken pentsio erreforman osagarriaren urteroko igoerak legez […]

Read more
Belaunaldi arteko Ekitate Mekanismoa (eguneraturik)

Pentsioen erreformak ekarri dituen aldaketekin jarraiki, gaur Belaunaldi arteko Ekitate Mekanismoa dakarkizuegu. Erreformaren inguruko artikuluan aurreratu genuenez, aurten aplikatzen hasi den aparteko kotizazio hau aldatu egin da. Mekanismo honen funtsek beren horretan diraute: kotizazio hau jubilaziorako kotizatzen den erregimen eta kasu guztietan aplikatuko da; Gizarte Segurantzaren Funtsa elikatzeko kotizazioak izango dira; kotizazio hauek ez dira […]

Read more
Erretiroagatiko pentsio kontributiboa

Hemen daukazue erretiroagatiko pentsio kontributiboaren inguruko artikulu berritua. Pentsio kontributiboak zelan kalkulatzen diren jakin nahi baduzue, hauxe da tokia. Gai konplexua da, bai, baina uste dut ulergarri egingo zaizuela. Ikusiko duzuenez, gaur gaurkoz oraindik hiru erreforma artean gaude: 2011ko erreforma, 2013koa eta oraingo Gobernuak gauzatu berri duena. Hainbat kontu aurkitu ahal izango dituzue, baita zalantzarik […]

Read more
Pentsioen erreforma (2023)

Azken Dekretu honekin, agidanez, pentsio sistemaren azken erreformarekin amaitu du Madrilgo Gobernuak. Eta, laburbilduz, ezer baino lehen, esan behar da Gobernuaren eta CCOO eta UGT sindikatuen artean lotutako akordio hau urriegia dela, ez baitu pentsio duinik bermatzen. Azken urteotan, erreformaz erreforma, erretiroa hartzeko baldintzak gogortzen joan dira eta, sistemaren iraunkortasunaren izenean, pentsioen sistema publikoa ahulduz […]

Read more
Pentsio ez kontributiboak (eguneraketa)

Eta pentsio kontributiboekin batera, pentsio ez kontributiboen artikulua ere eguneratu dugu, jakina. Kopuru berriak ematearekin batera, azken urteotako bilakaera islatzen duen taula ere osatu dugu. Estatuaren aurrekontuetan zehazten badira ere, hauen kudeaketa EAE eta Nafarroako gobernuen esku dago. Lau herrialdeetan eskaerak eta izapideak egiteko atalak hobetu ditugu. Bete beharreko baldintzak (gehienezko diru-sarrerak, norberarenak zein familia […]

Read more
Pentsioen errebalorizazioa (2023)

Badakizuenez, ohikoa den bezala, urte berria hastearekin batera, pentsioen balioa handitu da. Pentsio kontributiboak %8,5 hazi dira. Gure artikuluan gutxieneko pentsioen taulak ekarri dizkizuegu: erretiroagatiko pentsioak, ezintasun iraunkorragatiko pentsioak eta alarguntza pentsioak aurkituko dituzue. Honetaz gain, iazko aldaketak gogoratu ditugu, batez ere KPIaren erreferentzia berreskuratu zela, baina, adi, batezbesteko KPIa eta ez KPI metatua. Hau […]

Read more
Zer da errelebo kontratua?

Gaur dakarkizuegun gaia errelebo kontratua da. Interesgarria erretiro partziala eskatu ahal dutenentzat eta, jakina, langile horiek ordezkatzera sartuko direnentzat ere bai. Izan ere, enpresa batean langile batek erretiro partziala hartzen duenean, langile honek bere jardunaldia murriztuko du eta, tarte batez, soldata eta pentsioa batera jasoko ditu (lanean ematen duen jardunaldi portzentajearen arabera). Zenbait kasutan enpresak […]

Read more
Izatezko bikoteak eta alarguntza pentsioa (eguneraketa)

Badakizuenez, alarguntza pentsioa ezkontideek zein izatezko bikotekideek eska dezakete. Gainera, iazko abenduan estatu mailako araudian kasu biak nahiko parekatu ziren. Baina, zer gertatzen da ezer sinatu ez den kasuetan? Momentura arte leiho bat zabalik zegoen harremana frogatu ahal izateko. Askoz zailagoa izan arren, zenbait kasutan auzitegiek alarguntza pentsioa ematearen alde eginak zuten, elkarbizitza beste bide […]

Read more