Enplegua sustatzeko osagarria (subsidioarekin)

Langabeziagatiko subsidioak erreformatzearekin batera, enplegua sustatzeko osagarri hau ere martxan jarri da. Honen bitartez, inoren kontura lan egin dezakezu (jardunaldi osoz edo partzialaz) eta, aldi berean, langabezia jaso, izan subsidioa, izan prestazioa. Hala ere, hau momentu ezberdinetan hasi(ko) da aplikatzen: — 2024ko azaroaren 1etik aurrera langabeziagatiko subsidioa jasotzen denean— 2025eko apirilaren 1etik aurrera, langabeziagatiko prestazio […]

Read more
Langabeziagatiko subsidioa, Estatura itzulitako migranteentzat

Subsidio hau Estatutik kanpora migratu behar izan diren lagunei begirakoa da. Izan ere, migrante bakarrak ez dira gurera datozenak; lan bila guretik alde egitera behartuta daudenak ere migranteak dira. Eta gogoan dauzkagu, bereziki, “hobetoen prestatutako belaunaldiko” gazteak. Espainiar nazionalitatea badaukazu, beste herrialde batera lan egitera joan bazinen eta Estatura itzuli behar izan bazara, langabeziagatiko subsidio […]

Read more
Langabeziagatiko subsidioa, 52 urtetik gorakoentzat

Denok ondo dakigunez, halako adinarekin oso zaila izaten da beste lan bat lortzea. Hori dela eta, enplegu berri bat topatu ezean, subsidio hau erretiro adina heldu arte jaso daiteke. Honetaz gain, subsidio honek erretirorako kotizatzen du. Baina, ADI! eskatu ahal izateko, ezinbestekoa da pentsio kontributiborako behar beste kotizatu izana (15 urte). Jakin beharreko guztia azalduta […]

Read more
Langabeziagatiko subsidioa, genero edo sexu indarkeriaren biktimentzat

Langabeziagatiko subsidioak erreformatu diren honetan, subsidio berri hau ere sortu da. Orain arte, genero edo sexu indarkeriaren biktimek, beste egoera batzuetan zeuden lagunek bezala, gizarteratzeko errenta aktiboa eska zezaketen. Hala ere, azken prestazio hau desagertu denez, kolektibo honi langabeziagatiko subsidioa eskatzeko aukera zabaldu zaio. Hori dela eta, langabeziagatiko subsidioa izan arren, ez da eskatzen beste […]

Read more
Gizarte Segurantzari kotizatzen al zaio langabezian egonda?

Egoera ezberdina izango da segun eta langabeziagatiko prestazioa edo langabeziagatiko subsidioren bat kobratzen ari zaren. Langabeziagatiko prestazio kontributiboa jasotzen duzun bitartean, hainbat kotizazio ere egingo dira. Kontingentzia profesionalak kanpo gelditzen badira ere, hau da, langabezia, lan istripu edo gaixotasunagatik, FOGASA eta lanbide heziketagatik kotizatzen ez badugu ere, kontingentzia arruntengatiko kotizazioak bai egingo ditugu: jubilazioa, osasun […]

Read more
Langabeziagatiko subsidioa, prestaziorako kotizazio nahikorik ezean

Langabezian geratu bazara eta ez baduzu kotizazio nahikorik pilatu prestazioa eskatzeko (360 egun kotizatuta), langabeziagatiko subsidioa eska dezakezu (baldin eta, gutxienez, 90 egun kotizaturik badauzkazu). Subsidio hau lehenagotik existitzen zen. Hala ere, hainbat moldaketa egin zaizkio, batez ere familia erantzukizunik ez dutenen onurarako. Subsidioaren iraupena kalkulatzeko, kotizaturik daukazun denbora eta familia erantzukizunik daukazun ala ez […]

Read more
Langabeziagatiko subsidioa, prestazioa agortu duzunean

Langabezian geratu bazara, langabeziagatiko prestazioa jasotzen egon bazara eta prestazio hau agortu baduzu, subsidio hau eska zenezake. Erreformarekin, lehendik existitzen ziren subsidio bi batu dira honetan: 45 urtetik gorakoentzako subsidioa eta familia laguntza. Honekin batera, aukera hau 45 urtetik beherakoei ere zabaldu zaie. Hiru ezaugarri hartuko dira kontuan subsidio honen iraupena finkatzeko:– eskatzailearen adina– familia […]

Read more
Langabeziagatiko subsidioak (erreforma)

Badakizuenez, langabeziagatiko subsidioak erreformatu dira. Hainbat aldaketa izan dira, besteak beste: Gure artikuluan azaldu dizuegu zer aldatu den azken erreformarekin eta zeintzuk subsidio dauden gaur-gaurkoz:

Read more
Langabezia-egoera legala

Lan barik gaudenean, langabezian gaudela esaten dugu geure artean. Hala ere, langabezia-egoeraren definizio legala ez da horren automatikoa. Laburbiltzeko, esan genezake langabezia-egoera legalean gaudela, lana gure borondatearen kontra galdu dugunean, hau da, kaleratu gaituztenean edo kontratua amaitu zaigunean. Aitzitik, guk geure borondatez lana utzi dugunean, ez ginateke langabezia-egoera legalean egongo. Edozelan, funtsezko ideia hauxe bada […]

Read more
Zer da IPREM?

Urtero bezala, aurrekontuek hainbat berritasun ekartzen dituzte eurekin batera. Momentuz, pentsioen ingurukoak ikusi baditugu ere, beste asko falta dira. Horietako bat IPREM da. IPREM, ondorio anitzen errenta adierazle publikoaren gaztelerazko siglak dira (indicador público de renta de efectos múltiples). Laguntza eta prestazio sozialak, kalkulatzeko Estatuan erabiltzen den adierazlea da. Honela, langabezia subsidioak, etxebizitzarako laguntzak edota […]

Read more