Langabezia-egoera legala

Lan barik gaudenean, langabezian gaudela esaten dugu geure artean. Hala ere, langabezia-egoeraren definizio legala ez da horren automatikoa. Laburbiltzeko, esan genezake langabezia-egoera legalean gaudela, lana gure borondatearen kontra galdu dugunean, hau da, kaleratu gaituztenean edo kontratua amaitu zaigunean. Aitzitik, guk geure borondatez lana utzi dugunean, ez ginateke langabezia-egoera legalean egongo. Edozelan, funtsezko ideia hauxe bada […]

Read more
Zer da IPREM?

Urtero bezala, aurrekontuek hainbat berritasun ekartzen dituzte eurekin batera. Momentuz, pentsioen ingurukoak ikusi baditugu ere, beste asko falta dira. Horietako bat IPREM da. IPREM, ondorio anitzen errenta adierazle publikoaren gaztelerazko siglak dira (indicador público de renta de efectos múltiples). Laguntza eta prestazio sozialak, kalkulatzeko Estatuan erabiltzen den adierazlea da. Honela, langabezia subsidioak, etxebizitzarako laguntzak edota […]

Read more
Aldizkako langile finkoak: 52 urtetik gorakoentzako subsidioa

Aurrekoan kontatu genizuen bezala, badirudi aldizkako kontratu finkoak behin-behinekotasunaren zaku berria izango direla hemendik aurrera. Lan erreformaren dekretuak ohartarazi zuenez, Gizarte Segurantzaren Legean behar besteko moldaketak egin behar ziren aldizkako langile finkoek langabezia subsidioak baldintza berdinetan eta eskubide berdinekin eskura ditzaten. Bada, aldaketa hauek 3/2022 Dekretuak egin ditu. Moldaketa hau egin arte, aldizkako finkoek langabezia […]

Read more
Itzulitako migranteen egiaztagiria

Artikulu hau Estatutik kanpora migratu behar izan diren lagunei begirakoa da. Izan ere, migrante bakarrak ez dira gurera datozenak; lan bila guretik alde egitera behartuta daudenak ere migranteak dira. Eta gogoan dauzkagu, bereziki, “hobetoen prestatutako belaunaldiko” gazteak. Egiaztagiri hau Europatik kanpo joan behar izan diren eta Estatura itzuli diren langileentzako dokumentua da. Beharrezkoa da, besteak […]

Read more