Enplegurik ez daukagunean langabezian gaudela esaten dugu. Geure artean, behintzat, zeren eta langabezia-egoeraren definizio legala ez baita horren automatikoa.
Laburbiltzeko, esan genezake langabezia-egoera legalean gaudela, lana gure borondatearen kontra galdu dugunean, hau da, kaleratu gaituztenean edo kontratua amaitu zaigunean. Aitzitik, geure borondatez lana utzi dugunean, ez ginateke langabezia-egoera legalean egongo.
Hala ere, badira beste egoera eta kasu batzuk. Hauetako baten bat benetan lazgarria, hala nola, etxeko langileena.
Artikulu honetan azaldu dizuegu zeintzuk kasu hartzen diren langabezia-egoera legaltzat eta zeintzuk ez.