Lan barik gaudenean, langabezian gaudela esaten dugu geure artean. Hala ere, langabezia-egoeraren definizio legala ez da horren automatikoa. Laburbiltzeko, esan genezake langabezia-egoera legalean gaudela, lana gure borondatearen kontra galdu dugunean, hau da, kaleratu gaituztenean edo kontratua amaitu zaigunean. Aitzitik, guk geure borondatez lana utzi dugunean, ez ginateke langabezia-egoera legalean egongo. Edozelan, funtsezko ideia hauxe bada […]