Lehengo egunean Bizilankide batek gai hau jorratzeko proposatu zigun eta, zelan ez? Esan eta egin!

Enpresa batek ezin ditu langileak kontratatu eta beste enpresa bati pasatu, besterik gabe, bertan lan egin dezaten. Hori ABLE edo aldi baterako lan enpresek baino ezin dute egin.

Hala ere, benetan ohiko bihurtu da fenomeno hau, zerbitzu anitzeko enpresen, kontraten eta azpikontraten aldetik, hain ohikoa ezen langile askok eta askok ez baitakite jokabide ilegal eta zigorgarria denik ere.

Artikulu honetan azaldu dizuegu zertan datzan langileen lagapen ilegala eta, honetaz gain, gako erraz batzuk eman dizkizuegu jakiteko ea egoera honetan ote zaudeten: