Ezintasun iraunkorren mailarik gorena da.
Egoera honetan langileak ezin du ezein lanik burutu, ezintasun absolutuan bezala, baina, honetaz gain, inoren laguntza ere beharrezkoa du eguneroko zereginak egin ahal izateko, hala nola, altxatu, jantzi, mugitu e.a.
Kasu honetan, hilabeteroko pentsioari laguntza hau ordaindu ahal izateko osagarri bat gehitzen zaio.
Hauexek dira, laburbilduz, baliaezintasun handiaren gako nagusiak:
- Langilea lan egiteko guztiz ezinduta dago. Hau da, ezin du ezein lanik egin. Baina, honetaz gain, beste pertsona baten laguntza beharrezkoa du eguneroko zereginak egin ahal izateko.
- Ezintasun absolutuaren eta baliaezintasun handiaren arteko alderik nagusiena aipatutakoa da: beste pertsona baten laguntzaren premia daukagula gure egunerokotasunean.
- Baliaezintasun handiagatik pentsioa jasotzen da. Honen zenbatekoa oinarri arautzailearen %100 izan ohi da. Honetaz gain, osagarri bat ere jasotzen da, laguntzen gaituen pertsona horri ordaindu ahal izateko.