Zer dira aparteko orduak?

Aparteko orduak langileak ohiko jardunalditik harago egiten dituen orduak dira. Ondo dakigunez, aparteko orduak askotan iruzurrez erabiltzen dira, enpresak kontratazio gehiagorik ez egiteko eta, are lazgarriagoa dena, usu baino sarriagotan, ordu horiek ez dira ordaintzen. Aparteko orduak arruntak ala ezinbesteko kausengatik izan daitezke (gaztelerazko fuerza mayor), borondatezkoak ala derrigorrak, dirutan ala egun libreetan konpentsatu ahal […]

Read more
Zer da lan kontratua?

Denok dakigu zer den lan kontratu bat, baina, betiko moduan, badago zer azaldu eta nondik tiratu. Hori dela eta… …eta beste hainbat kontu

Read more
Errotze soziolaborala (2025)

Errotze modalitate hau ere nahiko aldatu da. Lehen, errotze laboralerako, aldez aurretik, 6 hilabetez lan egin izana frogatu behar zen. Orain, errotze soziolaboralerako, lan kontratua behar da, baina ez da beharrezkoa aldez aurretik lan egin izana (edo, hobeto esanda, ez dago hori frogatu beharrik). Artikuluan erresidentzia baimen honen inguruko guztiak aurkitu ahal izango dituzue. Ze […]

Read more
Errotze soziala (2025)

Atzerritarren Legearen Arautegi berriak hainbat puntutan aldatu du baimen mota hau. Aldaketarik nagusienak honako bi hauek dira: Bete beharreko baldintzak, aipatutako baliabide ekonomiko horien inguruko guztiak, eskatu ohi den integrazio txostenaren nondik-norakoak, atxiki behar den dokumentazioa, izapideak non egin behar diren, tasak… betiko moduan, dena ondo-ondo azaltzen ahalegindu gara, zalantza guztiak uxa ditzazuen. Ea lortu […]

Read more
Atzerritarren Legea: araudi berria (2025)

Aurtengo maiatzean Atzerritarren Legearen Arautegi berria hasi zen martxan. Legea ez da aldatu, baina arautegiaren moldaketak hainbat kontu garrantzitsu eraldatu ditu, hala nola errotzeagatiko erresidentzia baimenak. Aurreko arautegiarekin konparatuta, hainbat puntu hobetu dituela esan genezake, baina, era berean, arautegi berriak hutsune handiak ekarri ditu: besteak beste, asilo eskaera eta errotze prozesua ez dira bateragarriak izango.

Read more
Ezintasun iraunkorra eta kaleratzeak

Oraintsu arte, langileren bat, gaixotasun edo istripuren baten erruz, ezintasun iraunkor egoerara pasatzen bazen, hau arrazoi nahikoa izan zitekeen kontratua, automatikoki, bertan behera uzteko. Hemendik aurrera, ordea, lan harremanak aurrera jarraitu ahal izango du, baldin eta:• Langilearen borondatea halakoa bada• Enpresak behar besteko doikuntzak egiteko gaitasunik badauka Bestela esanda, langileak lanean jarraitu nahiko balu, enpresa […]

Read more
Edoskitzeagatiko baimena

Badakizuenez, edoskitzeagatik, egunean ordubete libre hartzeko eskubidea daukagu umeak 9 hilabete bete arte. Baina baimen honek hainbat zirrikitu dauzka eta gehienak hemen azaltzen ahalegindu gara: Edoskitzeagatiko baimenaren inguruko guztia:

Read more
8 asteko baimen EZ ordaindua gurasoentzat

Badakizuenez, 2023an baimen berri hau sortu zen eta, hasieratik kontatu genizuenez, neurri honekin Estatuak ez zuen Europako Zuzentarauak ezartzen dituen irizpideak betetzen, besteak beste, baimen EZ ordaindua delako. Azkenik, Madrileko Gobernuak hartu duen bidea ez da izan 8 asteko baimen hau osoki edo partzialki ordaintzea, baizik eta, atzo ikusi genuenez, gurasotasun baimena zabaldu eta aste […]

Read more
Adin txikikoaren jaiotza eta zaintza (gurasotasun baimena)

2025eko uztailaren 29ko Dekretuaren bitartez, gurasotasun baimena hiru astez luzatu da. Honela, orotara, 19asteko baimena hartzeko eskubidea izango dugu hemendik aurrera (32 aste guraso bakarreko familietan). Bai, badakit hau guztia badakizuela, baina, betiko moduan, Bizilanen, edonon irakur daitezkeen lerroburuetatik baino askoz harago goaz. Galdera hauek eta gehiago erantzuten ahalegindu gara. Espero dugu zalantza guztiak uxatu […]

Read more
Enplegua sustatzeko osagarria (subsidioarekin)

Langabeziagatiko subsidioak erreformatzearekin batera, enplegua sustatzeko osagarri hau ere martxan jarri da. Honen bitartez, inoren kontura lan egin dezakezu (jardunaldi osoz edo partzialaz) eta, aldi berean, langabezia jaso, izan subsidioa, izan prestazioa. Hala ere, hau momentu ezberdinetan hasi(ko) da aplikatzen: — 2024ko azaroaren 1etik aurrera langabeziagatiko subsidioa jasotzen denean— 2025eko apirilaren 1etik aurrera, langabeziagatiko prestazio […]

Read more