Gaixotasun profesionalak

Gaixotasun profesionala lan baldintza desegokiek sorrarazten duten osasun kaltea da. Hala ere, patologia zehatz baten sorburua profesionaltzat jotzeko, gertaera bi suertatu behar dira ezinbestez: – gaixotasun profesionalen koadroan zehazten diren jardueren ondorioa izan behar da– gaixotasun profesionalen koadroan zehazten diren elementu edo substantzien eraginaz suertatu behar da Gure artikuluan gai honen inguruko punturik garrantzitsuenak azaldu […]

Read more
Langabezia-egoera legala

Lan barik gaudenean, langabezian gaudela esaten dugu geure artean. Hala ere, langabezia-egoeraren definizio legala ez da horren automatikoa. Laburbiltzeko, esan genezake langabezia-egoera legalean gaudela, lana gure borondatearen kontra galdu dugunean, hau da, kaleratu gaituztenean edo kontratua amaitu zaigunean. Aitzitik, guk geure borondatez lana utzi dugunean, ez ginateke langabezia-egoera legalean egongo. Edozelan, funtsezko ideia hauxe bada […]

Read more
Zer da altaren pareko egoera?

Bizilaneko artikuluetan behin baino gehiagotan irakurri ahal izan duzue termino hau. Izan ere, Gizarte Segurantzaren hainbat prestazio jaso ahal izateko, alta egoeran edo alta pareko egoeran egotea exijitzen da. Honelakoetan, gure lan jarduera amaitu da, baina ulertzen da alta egoerak iraun behar duela, hainbat eskubideren jabe izaten jarraitzeko. Hau da, ez gaude lanean eta, hortaz, […]

Read more
Zurztasun pentsioa (2024)

Hilabetero egiten ditugun kotizazioen artean heriotza eta biziraupen kontzeptua ere sartzen da. Kotizazio hauek hainbat prestaziotarako eskubidea ematen dute, langilearen balizko heriotzak beste pertsona batzuei ekar diezaiekeen kalte ekonomikoa konpentsatzeko helburua dutenak. Zurztasun pentsioa prestazio hauetako bat da, alarguntza pentsioa eta senideen aldeko pentsioa diren bezala. Gure artikuluan jakin beharreko guztia kontatu dizuegu:

Read more
Alarguntza pentsioa (2024)

Gutxieneko pentsioen zenbateko eguneratuak ekartzearekin batera, aprobetxatu dugu gutxiengoen osagarria (gaztelerazko complemento a mínimos) gainetik azaltzeko. Honen azalpen sakonago bat “egitekoen zerrendan” apuntatu dut honezkero, lagunok 😉. Honetaz gain, pentsioa online eskatzeko moduak goitik behera xehaturik dauzkazue, ziurtagiri digitalik gabe egiteko aukera azaltzen duen bideo bat barne. Eta, besteak beste, eskaera-orria ere jaitsi ahal izango […]

Read more
Pentsio ez kontributiboak

Pentsioen errebalorizazioaren inguruko artikuluan ikusi genuen ze portzentajetan igo diren eta zeintzuk diren zenbatekoak, besteak beste. Beste artikulu honetan gauza gehiago kontatzen dizkizuegu, hala nola, igoerak igoera, legez ezarri dutela pentsio hauek pobreziaren mugaren oso azpitik geldituko direla. Hurbilpen bat egin dugu ikusteko, gaurko datuekin, zer suposatzen duen pobreziaren mugaren %75ean uztea. Honetaz gain, pentsio […]

Read more
Erretiroagatiko pentsio kontributiboa

Ba al dakizue zenbat urterekin erretiratu ahal garen 2024an? Eta zenbat urte izan behar ditugun kotizaturik %100arekin egiteko? Seguruenik entzun duzue PSOEren azken erreformak oinarri arautzailea kalkulatzeko epealdia 27 urtera luzatu duela, baina jakin nahi duzue ondo zelan funtzionatuko duen honek? Horretaz gain, pentsioak zelan kalkulatzen diren azaltzen ahalegindu gara (oinarri arautzailea, zatitzailea, aplikatzen diren […]

Read more
Pentsioen errebalorizazioa (2024)

Artikuluan pentsio kontributiboen eta ez kontributiboen igoera azaldu dizuegu, gutxieneko pentsioen taulak osatu ditugu eta pare bat osagarriren inguruan ere aritu gara.

Read more
Autonomoak eta aldi baterako ezintasuna

Langile autonomoek, inoren konturako langileek bezala, aldi baterako ezintasun kasuetan baja hartzeko eskubidea daukate eta, hortaz, prestazioa jaso dezakete. Ikusiko duzuenez, babes mailari dagokionez, antzekotasun handiak daude, hala nola prestazioaren zenbatekoan edo bete beharreko baldintzetan. Hala ere, berezitasunak badira, jakina, erregimen ezberdin bi direnez gero.

Read more