FOGASA (2026)

Enpresak zor dituen soldatak edo kalte-ordainak ez baditu ordaintzen, hainbat kasutan, FOGASAra jo daiteke FOGASA fondo de garantía salarial delakoaren akronimoa da. Lan epaitegiak enpresak kaudimenik ez daukala adierazten duenean edo hartzekodun konkurtsoan dagoenean, soldatak bermatzeko funts hau erabiltzen da. Langileak ezer kobratu gabe gera ez daitezen balio du: FOGASAk langileei diru hori aurreratu eta, […]

Read more
Zenbat kobratu behar duzu etxeko langilea bazara? (2026)

Badakizuenez, etxeko langileek ez daukate hitzarmen kolektiborik, azken urteotan egiten ari diren (zareten) borrokak bide itxaropentsua zabaldu duen arren. Edozein kasutan, lanbidearteko gutxieneko soldataren igoerak eragin zuzena dauka etxeko langileen ordainetan, hauxe baita legeak aitortzen dien gutxienekoa. Baina, lerroburu honetatik harago, hainbat marapilo azaldurik daukazue: Gainera, nomina eredu bat ere badaukazue, PDF edo word formatuan […]

Read more
Lanbidearteko gutxieneko soldata (2026ko balioekin)

2026rako lanbidearteko gutxieneko soldata atzo, otsailaren 19an, argitaratu zen BOEn. Bada, badaukazue gure webgunean dena eguneraturik. Horra hor 2026rako balioak: Egunean: 40,70€Hilean: 1.221€, 14 ordainsaritan / 1.424,50€, 12 ordainsaritanUrtean: 17.094€Etxeko langileak: 9,55 euro orduko (orduka lan eginez gero)Aldi baterako eta sasoikako langileak: 57,82 euro eguneko Eta, honetaz gain…

Read more
Ordainketa zuzena eta ordainketa delegatua

Aldi baterako ezintasun egoeran gaudenean, prestazioa jasotzeko eskubidea daukagu. Oro har, ordainketa enpresaren izenean egingo digute, nominarekin egin bezala. Hori bai, enpresak ingresatzen badigu ere, honek ez du esan nahi enpresa denik gastua egiten duena; aitzitik, ordainketa delegatuaz egiten ari da. Gerora, Gizarte Segurantzak edo mutualitateak dirua itzuliko dio. Garrantzitsua da jakitea zertan datzan hau […]

Read more
PFEZ edo errenta zerga (2026ko tarteen eta atxikipenen taulak barne)

PFEZ, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, bere izendapenak ondo adierazten duenez, pertsonen errenta zergapetzen du, hau da, urtebetean izan ditugun diru-sarrerak. Errenta honek aurrezkia eta zenbait ondare higigarri eta higiezin barne hartzen baditu ere, batez ere lanaren errendimenduak zergapetzen ditu, izan soldata, izan pentsioa. Eskala baten arabera tributatzen da. Eskala horretan diru-sarrera handiagoak izan dutenek […]

Read more
Zelan eskatu ezintasun iraunkorra?

Gaixotasun edo lesio batek jotzen gaituenean, ohikoena izaten da, lehenengoz, aldi baterako ezintasun egoeran egotea eta, gerora, hobekuntzarik ezean, ezintasun iraunkor egoerara pasatzea. Ezintasun iraunkorra aitortzeko prozedura, zenbaitetan, ofizioz has daiteke, arazoa, esan bezala, luzatzen bada eta langilea osatuko ez dela aurreikusten bada. Baina langileak ere eskatu ahal du. Ezintasun iraunkorra eskatzeko zer egin behar […]

Read more
Zurztasun pentsioa 2026an

Heriotza eta biziraupen prestazioek langilearen balizko heriotzak beste pertsona batzuei ekar diezaiekeen kalte ekonomikoa konpentsatzeko helburua dute. Zurztasun pentsioa hauetako bat da, alarguntza pentsioa eta senideen aldeko pentsioa diren bezala. Gure artikuluan zurztasun pentsioen inguruan jakin beharreko guztia aurkituko duzue:

Read more
Alarguntza pentsioa 2026an

Alarguntza pentsioa bizi osorako da; gainera, jaso bitartean, lan egin daiteke edota bestelako pentsio bat jaso. Pentsio kontributiboa da. Hilabetez hilabete eskubide honengatik langileok kotizazioak ordaintzen ditugu heriotza eta biziraupena kontzeptupean. Hainbat gauza aurkituko dituzue artikuluan:

Read more
Pentsio ez kontributiboak 2026an

Pentsio ez kontributiboak kotizatu ez duen edo gutxieneko kotizaziora heltzen ez den jendeari daude bideratuta. Aurrekoan azaldu nizuenez, pentsio kontributiboa jaso ahal izateko, gutxienez, 15 urtez kotizatu behar da. Pentsio mota bi daude: erretiroagatik eta baliaezintasunagatik. Hego Euskal Herrian 17.394 lagunek jasotzen dute pentsio mota hau, gehienak emakumeak. Artikuluan azaldu bezala, 2022tik legez ezarri zen […]

Read more
Erretiroagatiko pentsio kontributiboa 2026an

Zelan gelditzen da pentsioen afera 2026. urtean? Honetaz gain, erretiroagatiko pentsioa zelan kalkulatzen den argitu dizuet puntuz puntu, jakiteak ez baitu ogirik jaten. Eta Gizarte Segurantzaren simulatzaile bat ere ekarri dizuet, pentsioa ederto batean eta erraz-erraz kalkulatuko dizuete eta.

Read more