Erabateko ezintasun iraunkorra (2024)

Ezintasun iraunkorren mailetako bat da hau. Ezintasun hau erabatekoa da zure ohiko lanbiderako, baina ez lan egiteko. Esan nahi baita, momentura arte zure jarduna izan den horretan ezin zara aritu, baina bai beste batzuetan. Lan egitea guztiz galarazten duten ezintasunak ezintasun absolutua eta baliaezintasun handia dira. Hauexek dira, laburbildurik, erabateko ezintasun iraunkorraren gako nagusiak:

Read more
Ezintasun iraunkor partziala (2024)

Ezintasun iraunkor partziala ezintasun iraunkorren mailarik baxuena da. Lan egin dezakegu (lehen egiten genuen jardun berberean, alegia), baina jardun hori burutzeko gure gaitasuna gutxienez %33 murriztu da. Kasu honetan, kalte ordaina jasoko genuke eta lanean jarraituko genuke, nahiz eta zerbaiterako zailtasunak izan edo astiroago egin behar. Esan bezala, baliteke ezintasun honek zure jardueran eragitea. Zure […]

Read more
Ezintasun iraunkorra (2024)

Badakizuenez, ezintasun iraunkorrak zera dakar, gaixotasun edota lesio larri baten ondorioz, langileak lan egiteko gaitasuna galdu duela eta, beraz, pentsio bat jasotzeko eskubidea daukala (edo kalte-ordain bat, ezintasun iraunkor partzialaren kasuan gertatzen den bezala). Lau mota edo maila daude: Bakoitzaren nondik-norakoak ezberdinak dira, baita prestazioak ere. Taula txikitxo bat utziko dizuet hemen, begi kolpe batez […]

Read more
Kaleratzeak eta kalte-ordainak

Enpresak (edo enplegatzaileak, etxeko langileen kasuan) kaleratzen gaituenean, kasu gehienetan kalte-ordaina jasotzeko eskubidea daukagu. Gure artikulu honetan jakin behar den guztia azaldurik ekarri dizuegu, modu erraz-erraz batean: kalte-ordaina eta finikitoa (ez nahastu, mesedez), kaleratze mota bakoitzaren nondik-norakoak eta dagokien kalte-ordaina, zelan kalkulatzen den… Erregimen orokorreko langileen egoera ez ezik, etxeko langileena ere islatu dugu, aurrerapausoren […]

Read more
Kotizazio oinarriak (2024)

Martxoaren 28ko BOEn 2024rako kotizazio oinarri berriak argitaratu ziren eta, jakina, Bizilanen dena txukun eta garbira pasaturik ekarri dizuegu. 😊 Hiru erregimenetako oinarri eta tipoak aurkituko dituzue: Honetaz gain, eta Garamendiren azken boutadeak gogoan, kotizazio sozialak hobeto azaltzeko aprobetxatu dugu. Ez dira enpresariei aplikatzen zaien aparteko zerga edo gastu moduko bat eta are gutxiago dira […]

Read more
Etxeko langileak eta PFEZ (errenta aitorpena)

Soldatapeko langileoi PFEZ atxikipenak kentzen dizkigute hilabetero nominetan. Zelanbait esateko, Ogasunari egiten dizkiogun “aurrerakin” modukoak dira. Gerora, errenta aitorpena egitean, dena koadratu behar da. Baina etxeko langileek norbanako partikularrentzat egiten dute lan eta hauek ez daude beharturik halako atxikipenik egitera. Zer gertatzen da horrelakoetan? Hau azaltzeaz gain, denontzat interesgarriak izan daitezkeen beste kontu batzuk ere […]

Read more
Gazteei zuzendutako alokairu-laguntzak: Emanzipa (Nafarroa)

Emanzipa programa alokairua ordaintzeko diru-laguntza da. 23 eta 32 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta merkatu askeko etxebizitzen alokairua ordaintzeko eska daiteke. Covid izurrite bitartean langabetuei ere zabaldu zitzaien aukera hau (euren adina edozein dela ere) eta badirudi, pandemia pasaturik ere, Emanzipa programak talde bi hauentzat izaten jarraituko duela. Laguntza honetaz jakin beharreko guztia kontatu […]

Read more
Gazteei zuzendutako alokairu-laguntzak: Gaztelagun (EAE)

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 2019tik Gaztelagun programa martxan dago. Ikusiko duzuenez, kasu honetan alokairua ordaintzeko laguntza da (beraz, hipotekak kanpo geratzen dira), baina Emantzipa laguntza berria baino denbora luzeagoz jaso daiteke: 18 eta 35 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta (hau da, baldintzak betetzen badira, 36 urte bete arte jaso daiteke). Gaztelagun programarekin, errentaren %60 jasoko […]

Read more
Gazteei zuzendutako etxebizitza laguntzak: Emantzipa (EAE)

2024ko otsailaren 20tik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteek 300 euroko diru-laguntza berri hau eska dezakete, bai alokairuan bizi badira, baita etxe bat erosi badute ere. Zalantza barik, diru-laguntza hau jasoko duten gazteei ez zaie txarto etorriko, baina hau ez da gazteek, eta denok, oro har, etxebizitzarekin dauzkagun arazoen konponbidea, inondik inora. Gazteen emantzipaziorako gakoak errazak […]

Read more
Gaixotasun profesionalak

Gaixotasun profesionala lan baldintza desegokiek sorrarazten duten osasun kaltea da. Hala ere, patologia zehatz baten sorburua profesionaltzat jotzeko, gertaera bi suertatu behar dira ezinbestez: – gaixotasun profesionalen koadroan zehazten diren jardueren ondorioa izan behar da– gaixotasun profesionalen koadroan zehazten diren elementu edo substantzien eraginaz suertatu behar da Gure artikuluan gai honen inguruko punturik garrantzitsuenak azaldu […]

Read more