npleatzaile askok behar baino gutxiago kotizatzen dute etxeko langileengatik Gizarte Segurantzan. Askotan gertatzen da langilea etxean hasi zeneko eta altan eman zuteneko oinarri berberagatik egiten dutela (nahiz eta urteak pasatu eta soldata handituz joan).
Gizarte Segurantzak jakinarazi du enpleatzaileek Diruzantza Orokorrari langileen soldata eguneratuak komunikatu beharko dizkiotela. Bestela, Lan Ikuskaritzak esku hartuko duela eta zehapenak ezar ditzakeela abisatu dute.
Hau guztia etxeko langileen borrokaren emaitza izan da. 2019ko ekainetik ATH-ELE etxeko langileen elkartea Gizarte Segurantzan ari da egoera hau salatzen.
Bizilanen ere gai hau zabal azaldu dizuegu eta aprobetxatu dugu gogoratzeko zenbat kobratu behar duzun etxeko langilea bazara eta zelan konprobatu ahal dituzun zure kotizazio oinarriak.