Gaur dakarkizuegun gaia kaleratze gutuna da. Kaleratze gutunak berebiziko garrantzia dauka kaleratze prozesuetan. Izan ere, enpresak ez badigu dokumentu hau ematen edo ez badu behar bezala osatzen, hau da, gutunak ez badu hainbat betebehar formal jasotzen, honek kaleratzea bidegabetzat jotzea ekar lezake.
Gure artikuluan, kaleratze gutunak jaso behar dituenak azaltzeaz gain, hainbat gomendio ere eman dizkizuegu, besteak beste, enpresa ahoz kaleratzen ahalegiten denerako; daten garrantziaz ere kontatu dizuegu, kaleratzea salatzeko zein langabezia prestazioa eskatzeko oso kontuan izan behar baita; kaleratze gutunarekin batera balizko kalte-ordaina ere ordaindu behar dizuetela abisatu dugu, eta abar luze bat.