Egun libreak edo baimen ordainduak hartzeko eskubidea jadanik azaldurik egon arren, merezi du gai honetan sakontzea.

Hala, kide batek bizilan@lab.eus posta elektronikoan hainbat zalantza luzatu zizkigun senideen ospitaleratzeagatiko baimenaren inguruan. Izan ere, Estatutuan ez da zehaztapenik egiten eta, hitzarmenean ere ez badira egoerak behar bezala argitzen, gai gatazkatsua izan daiteke, enpresaren jarreraren arabera.

Artikulu berri honetan ahalegindu gara egoera zehatzak ekartzen eta jurisprudentziak horien inguruan zer ezarri duen ekartzen: ze kasutan har daitekeen, noiz hartu behar diren egun horiek, ospitaleratzea erditzeagatik denean, noiz jotzen den gaixotasuna larritzat, zer gertatzen den gaixotasun berberagatik ospitaleratze bat baino gehiago suertatzen direnean…

Eta gogoratu, edozein oztoporen aurrean, sindikatuaren ateak zabalik dauzkazuela!

👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO