Denok dakigu zer den lan kontratu bat, baina, betiko moduan, badago zer azaldu eta nondik tiratu. Hori dela eta… …eta beste hainbat kontu
Denok dakigu zer den lan kontratu bat, baina, betiko moduan, badago zer azaldu eta nondik tiratu. Hori dela eta… …eta beste hainbat kontu
Gai garrantzitsu hau falta genuen lantzeko eta, bueno, luzetxo jo du. Baina ez pentsa hau azken erreformak egin dituen aldaketengatik izan denik, e? Azken finean, ikutu txiki bi baino ez dira izan. Hori bai, askotan gure metafarfulloa erabiltzen dugu mundu guztia lan kontuetan aritua bailitzan eta, horregatik, hainbat kontzeptu azaldu behar genituela pentsatu dugu, hala […]
Aurrekoan kontatu genizuen bezala, badirudi aldizkako kontratu finkoak behin-behinekotasunaren zaku berria izango direla hemendik aurrera. Lan erreformaren dekretuak ohartarazi zuenez, Gizarte Segurantzaren Legean behar besteko moldaketak egin behar ziren aldizkako langile finkoek langabezia subsidioak baldintza berdinetan eta eskubide berdinekin eskura ditzaten. Bada, aldaketa hauek 3/2022 Dekretuak egin ditu. Moldaketa hau egin arte, aldizkako finkoek langabezia […]
Izurrite bitartean erabili den bitarteko hau ere aldatu du lan erreformak. Arrazoi ekonomikoengatiko zein ezinbesteko kausengatiko espedienteak moldatzeaz gain, RED mekanismoa ere sortu da. Azken mekanismo hau krisi ekonomiko orokorretarako edo sektore zehatz bat krisian sartzen denerako pentsaturik dago. Artikuluan hiru espediente mota hauen ingurukoak aletu dizkizuegu eta, honetaz gain, azaldu dugu zelan osatu behar […]
Hau erreformako neurri izarretako bat izan da, harik eta jende askok pentsatu aldi baterakotasunarekin amaituko dela. Gure artikuluan zer egin den -eta zer ez- aztertu eta, marketing atzean, gauzak berdin antzera uzteko txaplatak baino ez direla ondorioztatu dugu. Aldi baterako kontratu mota bakoitza xehatu dugu:• Obra eta zerbitzu kontratuen desagerpena• Ekoizpenaren gorabeherengatiko aldi baterako kontratua– […]
Aurrekoan azaldu bezala, prestakuntza kontratuak berriztu dira azken lan erreformarekin. Bigarren hau falta genuen azaltzeko, baina. Lehengo praktika kontratua “praktika profesionala lortzeko prestakuntza kontratu” bihurtu da. Zenbait hobekuntza egin dira, batez ere soldatari dagokionez, eta iraupena urtebetera mugatu da. Hala ere, beste prestakuntza kontratuarekin gertatu bezala, enpresen gaineko kontrolaz ez da ezer berririk ezarri. Gogoratu […]
Azken lan erreformak moldatu duen prestakuntza kontratu honekin gatoz gaurkoan. Izan ere, prestakuntza kontratu bi izango dira hemendik aurrera: alternantziako prestakuntza kontratua eta praktika profesionala lortzeko prestakuntza kontratua. Gaur dakarguna bereziki gazteei zuzendutako kontratua bada ere, zenbait kasutan ez dauka adin mugarik. Eta aipamen berezia merezi du dibertsitate funtzionaldun langileei aplika dakiekeela edozein adinekin eta […]