Edoskitzeagatiko baimena

Umeak 9 hilabete bete arte, egunean ordubete libre hartzeko eskubidea daukagu. Hau hiru modutan egin daiteke: — Egunean ordubete libre hartu, segidan edo ordu erdiko tarte bitan.— Jardunaldia murriztu: ordu erdiz sarreran edo irteeran— Jardunaldi osoetan metatu ADI! Sektore publikoko baldintzak hobeak dira: umeak 12 hilabete bete arte egin dezakegu eta, gainera, jardunaldia murriztea aukeratzen […]

Read more
Adin txikikoaren jaiotza eta zaintza (gurasotasun baimena)

gurasotasun baimena berriki luzatu da: 16 aste izatetik 19 aste izatera pasatu da eta, hauetatik guztietatik, aste bi umeak 8 urte bete arte har daitezke. ADI! Aste bi hauek disfrutatu ahal izateko, umea 2024ko abuztuaren 2tik aurrera jaio behar izan da. Baimen ordaindua da eta kasu guztietan eskatu ahal da: sektore pribatuko edo publikoko langileek, […]

Read more
8 asteko baimen EZ ordaindua gurasoentzat

Gurasoek 8 asteko baimena har dezakete seme-alaben zaintzarako, umeak 8 urte bete artean, segidan edo zatika, jardunaldi osoz edo partzialaz. Baina, kontuz, baimen EZ ordaindua da. ADI! Ez nahastu baimen hau eta jaiotzagatiko baimena (gurasotasun baimena, alegia). Azken hau berriki 16 astetik 19 astera luzatu da eta aste horietako bi umeak 8 urte bete arte […]

Read more
Emakumeen kontrako indarkeriagatiko zurztasun prestazioa (2026)

Prestazio hau nahiko berria da. 2019an sortu eta 2022an hobetu zen. Izan ere, emakumeen indarkeriagatik zurztasun egoeran geratzen diren seme-alaben egoera hobeto erregulatu da kasu guztietan, zurztasun pentsioaren inguruko artikuluan azaltzen den bezala. Prestazio hau ez da, beraz, zurztasun pentsioarekin nahastu behar, biak antzekoak izan arren. Hala, pentsioa jasotzeko, hainbat baldintza bete behar dira, hala […]

Read more
Minbiziak edo gaixotasun larriren batek jota dauden seme-alabak zaintzeko prestazioa

Seguru jende askok ez dakiela, semea edo alaba oso gaixorik badauka, jardunaldia murriztu ahal duela eta soldata jasotzen jarraitu. Jardunaldia murrizten dugunean, oro har, soldata ere hein berean murrizten zaigu. Baina kasu honetarako badago prestazio ekonomiko bat eskatzea, diru galera hau ekiditeko. Beraz, praktikan, posible izango litzateke lanera ez joatea, baina soldata (ia) osorik kobratzea. […]

Read more
Seme-alaben jaiotza edo adopzioagatiko laguntzak (EAE)

Atzo argitaratu zen dekretua eta gaur, martxoaren 1ean, hasi da eskaerak egiteko epea. Egia esan, ez da hau laguntza berria, baizik eta aurrekoaren moldaketa. Zenbatekoak handitu dira eta, urteka barik, hilabeteka kobratuko da. 200€ izango dira, 0-3 urte artean (100€ 3-7 urte artean, baldin eta hirugarren umea bada). Beste aldaketa bat: mundu guztiak zenbateko berbera […]

Read more