Enpresa batean lan egiten hasten garenean, askotan, hasieran probaldia pasa behar dugu. Probaldian dagoen langileak beste edozein langilek dauzkan eskubide eta betebehar berberak dauzka, nahiz eta berezitasun batzuk badauden.

Probaldiak dirauen bitartean bai enpresak bai langileak lan harremana bertan behera utzi ahal dute, arrazoirik eman beharrik gabe eta aurreabisurik gabe.

Gainera, enpresak lan harremana bertan behera utziko balu, ez luke kalteordainik ordaindu beharko. Baina, adi! finikitoa bai jaso beharko genuke!

Sor daitekeen beste arazo bat: norberak lana uzten badu, ez ginateke langabezia egoera legalean egongo eta ezingo genuke prestazioa eskatu.


👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO