Etxebizitzarako prestazio osagarria (PCV) – EAE

Prestazio hau etxearen alokairua ordaintzen laguntzeko balio du. Diru sarrerak bermatzeko errentaren osagarria da. Hau da, errenta horren jasotzaileek baino ezin dute eskatu alokairurako laguntza hau.

Zenbatekoa da?

Gehienez 250 euro hilean.

Bete beharreko baldintzak:

– Diru sarrerak bermatzeko errentaren jasotzailea izan behar zara
– Alokatzen duzun etxebizitzaren jabea ezin da zure senidea izan, ezta ezein familia unitateko kideren senidea ere
– Ezin da babes publikoko etxebizitza izan
– Etxebiden izena emanda egon behar zara etxea alokatzeko

Ze dokumentazio behar da?

Gutxienez honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
– Etxebizitza gastuaren berri ematen duen dokumentazioa: etxebizitza edo gelaren alokairu kontratua
– Etxebiden izena emanda egotea ziurtatzen duen dokumentazioa
– Alokairua ordaindu izana egiaztatzen duen dokumentazioa
– Etxebizitzaz aldatu bazara, errolda agiria

6 hilabetero etxebizitza ordaindu duzula egiaztatu behar duzu. Honetarako fakturak edo banku ordainagiriak nahikoak dira. Baina beti ere agertu behar dira zure datuak, etxebizitza edo gela alokatzen dizun pertsonaren datuak eta ordaindu duzun zenbatekoa.

Diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskaera orrian bertan beste prestazio hau ere eskatu zenezake.