Dekretu hau aurrekoaren nahiko antzekoa da. Edozelan, berritasun nagusi bi dakartza: jabe handien kasuan errenta %50 jaisteko eskatu ahal izango da eta, bestetik, jabe handiak ez diren arrendatzaileek, errenta jaitsiz gero, errebaja horren kenketa deduzitu ahal izango dute PFEZen.