0,9ko igoera ezarri du Madrilgo Gobernuak, baina, berez, ez da igoera, 2020 urterako aurreikusten den KPIren araberako eguneraketa baino baino. Zertan datzan, noiz hasiko garen jasotzen, 2020rako gutxienekoak e.a. topatuko duzue hemen.

Ohikoa da gure bizi laboraletan atzerriko herrialderen batera mugitu behar izatea lan egiteko. Herrialde horietan kotizatutako urteak kontuan hartzen al dira gure jubilazioa kalkulatzeko?

Gizarte Ongizateko Funtsa Aldundiek kudeatzen duten prestazio ekonomiko osagarria da. Oinarrizko beharrei aurre egiteko zenbateko txikia da: 149,86 euro hilean.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak birritan ebatzi du jardunaldi partzialeko kotizazioak zenbatzeko eta erretiro pentsioak kalkulatzeko araudia diskriminatzailea eta zuzenbide komunitarioaren kontrakoa dela.

Erreformaren ostean, zenbat urterekin jubilatu ahal gara? Zenbat urte izan behar ditugu kotizaturik pentsio osoaz erretiratzeko? Eta zenbait urtetan kotizatu barik egon bagara?

Pentsio ez kontributiboak kotizatu ez duen edo gutxieneko kotizaziora heltzen ez den jendeari daude bideratuta. Subsidio izaera daukate, hau da, kopuru finkoa jasotzen da. Mota bi daude: jubilazioagatik eta baliaezintasunagatik.

Langile bat hiltzen denean, bere bikotekideak jasotzen duen prestazioa da. Hala ere, hainbat baldintza bete behar dituzte pertsona biek.

Estatu espainolean hiru pentsio mota daude: kontributiboak, ez kontributiboak eta osagarriak. Pentsio publikoen euskal sistema martxan jartzea eta jubilazio duinak bermatzea posiblea da, horretarako borondate politikoa egonez gero.

Azken urteotan, krisia aitzakia, Espainiako Estatuan pentsioek erreforma latz bi jasan dituzte: 2011 urtean –PSOEren eskutik- eta 2013an –PP gobernuan zela-.

Erreformaren ostean, zenbat urtez har daiteke jubilazio partziala (errelebu kontratua)? Lan egin daiteke pentsioa osatzeko? Erretiratzen naizenean, nire negozioaren titulartasuna ere aldatu behar dut?

Zer da PNVk eta PPk Madrilen adostu dutena? Pentsiodunen aldarrikapenak kontuan hartu dituzte edo mobilizazioa apaltzeko mugimendu hutsa izan da?