Enplegu zentro bereziak, teorian behintzat, aniztasun funtzionala duten langileak lan munduratzen laguntzeko, hau da, zubi lana egiteko, balio beharko luketen enpresak dira. Teorian diogu, praktikan langile hauen esplotaziorako zentro bihurtu direlako.

Legearen arabera, 50 langiletik gorako enpresetan (pribatu zein publikoetan) lanpostuen %2, gutxienez, aniztasun funtzionaldun langileentzat gorde behar da.

Desgaitasun ziurtagiria dokumentu administratiboa da. Desgaitasun mota eta maila zehazten ditu. Dokumentu hau ezinbestekoa da laguntza sozialak, subentzioak edo hainbat zerbitzu jasotzeko. Era berean, babestutako enplegurako ere ziurtagiri hau beharko duzu derrigorrez.

Batzuetan, lan merkatu arrunteko enpresa batek enplegu zentro berezi bat kontratatzen du hainbat lan egiteko edo hainbat zerbitzu emateko. Honetarako, enplegu zentro bereziko langile batzuk enpresara pasatu eta bertan lan egingo dute.

Mugikortasuna murriztuta daukaten eta gutxienez %33ko desgaitasun maila daukaten lagunek eurentzat gordeta dauden aparkalekuak erabil ditzakete.

Oraintsu arte, pertsona bati ezintasun iraunkorra aitortzen zitzaionean, egoera hau %33eko desgaitasun mailarekin homologatu ohi zitzaion, eragin guztietarako. Hala ere, 2020tik hau aldatu egin da.