Erxeko langileen finikitoa eta kalte ordaina

Etxeko langileek, beste langile guztiek bezala, eskubidea daukate, euren lan harremana amaitzen denean, finikitoa jasotzeko, baita, kaleratze edo kontratu amaiera kasuetan, kalte ordaina jasotzeko ere, nahiz eta kalte ordain hau gainontzeko langileena baino baxuagoa izan. Izan ere, funtsean eskubide berberak formalki aitortu arren, praktikan, etxeko lanaren sistema bereziak sektore honetako langileak egoera guztiz prekarioan uzten […]

Read more
Autonomoentzako neurrien luzapena

Honezkero kontatu dizuegunez, maiatzaren 28an argitaratu zen 11/2021 Dekretua martxan zeuden hainbat neurri luzatzera etorri da. Hala gertatu da enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteekin (gaztelerazko ERTEekin) edo Mecuida planarekin. Bada, dekretu berean autonomoei begira hartutako hainbat neurri edo prestazio ere luzatu egin dira. Aparteko prestazioez gain (autonomo sasoilarientzako prestazioa barne) hurrengo lau hilabeteetako kotizazio salbuespenak […]

Read more
EGUNERAKETA: Mecuida programa.

Beste artikulu batean kontatu genizuen ERTEak edo aldi baterako enplegua erregulatzeko espedienteak irailaren 30era arte luzatu direla. Bada, dekretu berean Mecuida programa ere irailaren 30era arte luzatuko dela ezarri da. Eta aprobetxatu nahi dugu abisatzeko gure artikulua sektore publikoko langileen egoeraren inguruan ere osatu genuela. Izan ere, hitzez hitz hartuta, Mecuida izeneko neurri hau langile […]

Read more
ERTEen luzapena V

Izurritearekin batera martxan jarri ziren enplegua erregulatzeko aldi baterako espedienteen bosgarren luzapena da hau, laugarrena maiatzaren 27an amaitu behar zen eta. Honela, espediente hauek indarrean egon ahal izango dira irailaren 30era arte. Dekretu hau aurrekoaren termino oso antzekoetan adostu da. Berritasunetako bat, halere, aldizkako finkoen egoerari dagokio: lanean egon beharko liratekeenak, lanera itzuli beharko dira […]

Read more
Rider Legea

Estatuko Ministro Kontseiluan onartu ostean, gaur, maiatzaren 27an, Rider Legea izenez ezagutzen dena Madrilgo Kongresuan eztabaidatu behar zen. Hala ere, atzeratu egin da. Artikulu honetan dekretua zertan datzan kontatu dizuegu detaile guztiekin eta, legearen tramitazioak aldaketarik ekarriko balu, hemendik jakinaraziko dizuegu. Bi dira lege labur honen puntu nagusiak: Plataforma digitalen bitartez banaketan aritzen diren langileen […]

Read more
Autonomoak: jarduera amaieragatiko prestazioa eta amatasuna

Aurreko batean autonomoentzako amatasun prestazio eta hobarien nondik norakoak azaldu genizkizuen. Baina, lehengo egunean, bizilankide batek beste gai hau proposatu zigun: zer gertatzen ote den amatasun baja eta abarrekin jarduera amaieragatiko prestazioa (autonomoentzako “langabezia”) jasotzen ari bazara edota bajan egon bitartean jarduera amaitutzat eman behar baduzu, alegia. Artikulu honetan ekarri dizuegu aldi baterako ezintasunagatiko baja […]

Read more
Zer egin covid iraunkorraz urtebete bajan betetzerakoan?

Covid iraunkorra luzaroan iraun dezaketen birusaren sintomak dira. Ez da zerbait puntuala, gaixotasuna pasatu duen portzentaje altu batek pairatzen du. Osasunaren Mundu Erakundeak patologia hau onartuta dauka; hala ere, Estatuan ez zaio oraindik onarpen formalik eman. Honela, kasu askotan, medikuak beste gaixotasun batengatik ematen digu baja. Eta, zenbaitetan, covid-19a pasatu izanaren konstantziarik ere ez dago, […]

Read more
Gazteentzako lan eskubideen gida

Gazteria kolektibo bereziki prekarizatua da. Enpresek, esperientziarik eza aitzakiatzat, esku lan merke moduan erabiltzen dituzte eta, hala, praktika kontratu amaigabeetan kateatu, bekario edo autonomo faltsu moduan lan egitera behartu eta hamaika amarru erabiltzen dituzte euren lan eskubideak urratzeko. Berebiziko garrantzia dauka gazteek euren eskubideen jabe izatea lan merkatura sartzerakoan. Gida honek borroka tresna bat izan […]

Read more
Langabeziaren berritze automatikoari amaiera eman zaio Nafarroan

Telegram kanaletik eta twitterretik abisua eman bagenizuen ere, hemen azalduko dizuegu zeintzuk bide erabil daitezkeen Nafarroan langabezia berritzeko., artikulu honetan azaldu dizuegu zelan egin behar den hemendik aurrera Nafarroan langabezia zigilatzeko. Aurreratu genuenez, lau bide daude honetarako: 1: Telefonoz: 848 42 45 00 zenbakira Bulegoetan: aldez aurretiko hitzordua zelan eskatu; dagokizuen bulegoa zelan bilatu; bulego […]

Read more
Importass, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzarekin izapideak egiteko atari berria

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak izapideak online egiteko webgune berri bat jarri du martxan. Lehen zeuden aukerekin konparaturik, orain errazagoa da informazioa topatzea eta izapideetara sartzea. Izapiderik ohikoenak egin daitezke eta identifikaziorako hainbat aukera ematen dira. Hau ere gure artikuluan azaldurik topatuko duzue. Besteak beste, eremu pertsonalera sartzeko aukera ematen du. Bertan gure datu eta txostenak […]

Read more