ERTEen luzapena IV

2020/01/29

2/2021 Dekretua, urtarrilaren 27an BOEn argitaratua

Izurritearekin batera aldi baterako espedienteak martxan jarri ostean, berauek luzatzen joan behar zian dira, egoera hobetu ez denez gero. Oraingoan, laugarren luzapena adostu berri da, hirugarrena urtarrilaren 31n amaitu behar dela eta. Honela, ezinbesteko kausengatiko espedienteak, zein jardueraren eragozpenagatik edo mugapenagatiko espedienteak 2021eko maiatzeko 31ra arte luzatu dira.

Ezinbesteko kausengatiko espedienteak

Gazteleraz “fuerza mayor” deitzen dirne horiek, alegia.

8/2020 Dekretuaren 22. artikuluaren arabera tramitatu diren ezinbesteko kausengatiko espedienteak maiatzeko 31ra arte luzatuko dira.

Jardueraren eragozpenagatik edo mugapenagatiko espedienteak

Bestetik, gogora dezagun jardueraren eragozpenagatik edo mugapenagatiko espedienteak aurreko luzapenean sortu zirela. Laburbildurik, honetan dautza:

– Jardueraren eragozpenagatiko espedienteak: administrazioek –Estatukoek zein Estatuz gaindikoek- enpresaren jarduera eragozten duen neurririk hartuz gero, enpresek honelako espediente bat tramitatu ahal dute, baldin eta neurri horiek euren lantokiren bati eragiten badiote. Edozein sektore edo jardueratakoak izan daitezke enpresa hauek. Hau urriaren 1etik aurrera hasi zen indarrean. Orain, aukera egongo da maiatzeko 31ra arte.

Kotizazio salbuespenak:
– 50 langiletik beherako enpresak: %100
– 50 langiletik gorako enpresak: %90

– Jardueraren mugapenagatiko espedienteak: Estatuko administrazioek enpresaren baten jarduera arrunta mugatzen duen neurririk hartu edo hartzen badute, enpresa horiek kaltetutako lan zentroetan honelako espediente bat martxan jarri ahal izan dute irailaren 30etik aurrera. Orain, aukera hau maiatzeko 31ra arte luzatuko da.

Kotizazio salbuespenak:
– 50 langiletik beherako enpresak:
            Otsailean, 100%.
            Martxoan, 90%.
            Apirilean, 85%.
            Maiatzean, 80%.
– 50 langiletik gorako enpresak:
            Otsailean, 90%.
            Martxoan, 80%.
            Apirilean, 75%.
            Maiatzean, 70%.

⇒ Enpresa batek espediente hauetako baten bat eskatzen badio lan agintaritzari eta lan agintaritzak aldeko abazpena ematen badu, posible izango da jarduera eragozpenagatiko espedientetik mugapenagatiko espedientera –edo alderantziz- pasatzea ERTE berri bat tramitatu beharrik gabe. Hau da, administrazioek neurriak aldatzen badituzte, posible izango da beste espediente mota batetik bestera pasatzea, egoeraren aldaketa behin komunikaturik. Izan kontuan komunikazio hau lan agintaritzari egin behar zaiola, baina langileen ordezkaritza legalari ere jakinarazi behar zaiola.

Arrazoi ekonomikoengatiko espedienteak

Arrazoi ekonomiko, tekniko, antolakuntza edo ekoizpenagatiko espedienteak, gaztelerazko ETOP. Aurreko luzapenerako argitaratu zen Dekretuaren arabera kudeatuko dira. Ikus ERTEen luzapena III

Aurretiaz ezarri zen bezala, arrazoi ekonomikoengatiko espediente bat tramitatu ahal izango da ezinbesteko kausengatiko espediente batean gauden bitartean. Hau da, ez da beharrezkoa ezinbesteko kausengatiko espedientea amaitzea besteari hasiera emateko, zelanbait esateko, kateatu ahal dira.

Honezkero arrazoi ekonomikoengatiko espediente baten barruan bazaudete, honen amaiera data izan beharko da espedienteak dakarrena. Hala ere, luzatu ahal izango da, baina, horretarako, aldez aurretik, kontsulta epealdi berri bati ekin beharko zaio eta akordiora heldu beharko da. Laburbilduz, espedientea luzatu ahal izateko, adostasuna egon behar da.

Enpresei mugapenak eta kaleratzeen “debekua”.

Gogora dezagun zeintzuk diren, besteak beste, mugapen horiek: batetik, paradisu fiskaletan dauden enpresek ezin dutela ezinbesteko kausengatiko espedienterik martxan jarri (izan kontuan jardueraren eragozpen edo mugapenagatiko espedienteak ere ezinbesteko kausengatiko espedienteak direla) eta, bestetik, kotizazioetan salbuetsita dauden 50 langiletik gorako enpresek ezin dutela dibidendurik banatu.

Enpleguaren babesari dagokionez, dekretu berri honek hirugarren luzapena ekarri zuen 30/2020 Dekretua luzatu du, hau da, Gizarte Segurantzako kuotetan salbuespenak jasotzen dituzten enpresek sei hilabete gehiagoz hartu beharko dute kaleratzerik ez egiteko konpromisoa.

Hortaz, enpresa lehenagotik horrelako konpromiso bat hartua balu, sei hilabeteko beste epealdi bat hasiko litzateke zenbatzen, baina beti ere aurreko epealdia behin amaituta.

Beste gai batzuk ere luzatu dira, hala nola aparteko orduak, kontratu berriak edo jardueraren kanporaketak ezin egitea edota aldi baterako kontratuen iraunaldia eten behar izatea. Hau guztia zabalgo azalduta daukazu 30/2020 dekretua azaltzne duen ERTEen luzapena III artikuluan.

Langabezia

Covid-19agatik ezinbesteko kausengatiko espedienteetan dauden langileek langabeziaren prestazioa jasotzeko eskubidea izango dute maiatzaren 31ra arte, baita kotizazio nahikorik ez badaukate ere. Hau da, aurreko neurriak indarrean iraungo du.

Prestazioaren zenbatekoa oinarri arautzailearen %70 izango da denbora osoan zehar.

Langabezia 2020ko irailaren 30etik aurrera “kontsumitzen” hasi zen. Salbuespen bi daude. Hauetan kontadorea “zerora” itzuliko da, hau da, ez da kontsumituko:

• 2026ko (sic.) urriaren 1etik aurrera hasten diren prestazio berrietan
• 2022ko urtarrila baino lehen eskatzen diren prestazio berrietan, beti ere arrazoia honako hau bada:
            – Aldi baterako kontratuen amaiera
            – Kaleratze indibidual edo kolektiboak arrazoi ekonomiko, tekniko, antolakuntzako edo ekoizpenekoengatik (gaztelerazko “ETOP”)
            – Kaleratze bidegabeak

Bestetik, aldizkako kontratu finkoa daukaten (edo data zehatzetan errepikatzen diren lan finko eta aldizkakoak egiten dituzten) langileentzako aparteko prestazioa ere maiatzaren 31ra arte luzatu da.