Kotizazio-salbuespena aparteko prestazioa jaso duten autonomoentzat

2020/07/03

24/2020 Dekretua, ekainaren 26koa, ekainaren 27an BOEn argitaratua.

Ekainaren 30ean jarduera amaieragatiko aparteko prestazioa jasotzen egon diren autonomoek hurrengo hiru hilabeteetako kotizazioetan salbuetsita egoteko eskubidea izango dute.

Salbuespenen zenbatekoak honako hauek izango dira:
            – Uztailean, kotizazioen %100en salbuespena.
            – Abuztuan, kotizazioen %50
            – Irailean, kotizazioen %25

Kontuan hartuko den kotizazio oinarria hilabete bakoitzean aukeraturik daukazuna izango da. Gutxieneko oinarriagatik kotizatzen baduzu: uztailean, ez zenuke ezer ordainduko; abuztuan, 143,07€ ordainduko zenuke, eta irailean, 214,61€.

Hiru hilabete hauetan jarduera amaieragatiko prestazioa jasotzen baduzu, ez dira kotizazio-salbuespen hauek aplikatuko. Hau da, biak baterazinak dira. Hala ere, “Jarduera amaieragatiko prestazioa uztailean, abuztuan eta irailean” artikuluan azaldu dugunez, prestazioa jasotzen baduzu, kontingentzia arruntengatik ordaindu behar duzuna mutualitateak itzuliko dizu hiru hilabete hauetan.

Bestalde, aldi baterako ezintasun egoeran bazaude edo bestelako subsidioren bat jasotzen ari bazara, salbuespen hau bai aplikatuko zaizu (baldin eta, subsidio edo prestazio hori jaso arren, kotizatzeko betebeharra badaukazu).

Ez da eskaerarik egin behar. Aparteko prestazioa jasotzen egon bazara, salbuespena automatikoki aplikatuko zaizu.