Langile migratu eta arrazializatuentzako gida
2023/11/28
Gaur dakarkizuegun gida Idazkaritza Antirrazistak osatu du. Funtsezko informazio laborala, oharrak eta gomendioak ematen ditu hainbat gairen inguruan: lan kontratua, lan elkarrizketa, soldata, jardunaldia, kaleratzeak…
Arrazakeria dago Euskal Herrian eta arlo guztietan nabari da: erakundeetan, kaleetan, enpleguan… Langile gisa engainatuak ez izateko, garrantzitsua da, lehenengo eta behin, eskubidedun subjektuak garela jakitea eta eskubide horiek zeintzuk diren ondo ezagutzea.
Gida hau langile migratuentzako tresna erabilgarria izatea nahi dugu. Horixe da bere funtsa eta helburua. Baina, ez pentsa, hemen azaltzen dena denontzat da probetxugarria eta jakin beharrekoa. Beraz, bota begiradatxo bat eta zabaldu zuen inguruan!
Zer aurkituko duzue gida honetan?
Abiapuntuak
[Intro]
Zergatik eta zertarako gida hau?
[Kokapena]
Euskal Herria eta LAB
[Gogoratu]
Eskubideak dituen pertsona zara
Kontraturik ez izateak ez du esan nahi lan harremanik ez dagoenik
Eman urratsa eta antolatu
Lan eskubideak zehazten eta ohar antirrazistak partekatzen
[Lehen]
Elkarrizketa
[Bitartean]
Kontratua
Soldata
Lan-denbora
Atseden-denbora
Gizarte Segurantza
Lan Osasuna
[Amaieran]
Akordioak, kaleratzeak eta eszedentziak.
Likidazioa eta finikitoa.
Erreklamaziorako epeak
Bidea egiten jarraitzeko pistak
[Eskubideak guztientzat]
[Ekintza sindikal antirrazista]
Eta Gida honen ostean, zer?
Informazio erabilgarria