ERTEen arintzea edo leuntzea. Lan Zuzendaritzaren irizpidea.

2020/05/11

Konfinamendua arintzearekin batera, hainbat sektore hasi dira jarduerara itzultzen, nahiz eta normaltasun osoz ez egin. Horren adibide oso argia daukagu ostalaritza eta merkataritza, horietako asko ERTE prozeduran sartuta daudela.

Lan Zuzendaritza Orokorrak, hortaz, maiatzaren 1ean irizpideak argitaratu zituen, alarma egeraren arintze fasean, jardunaldi etenaldi eta murrizketa kasuetan zelan jokatu enpresei azaltzeko.

Laburbilduz, ezinbesteko kausengatiko ERTE prozeduretan dauden enpresei aukera ematen zaie ERTEa progresiboki atzean uzteko; hau da, langile guztiak ERTEtik partzialki ateratzeko edo plantilaren zati bat guztiz ateratzeko aukera eman da. Era berean, langileak jardunaldi suspentsiotik jardunaldi murrizketara pasatzeko aukera aipatzen du.

Honelaxe dio irizpideak:

“De este modo, las empresas que estuviesen aplicando las medidas de suspensión o reducción de jornada pueden renunciar a las mismas, de manera total o parcial, respecto de parte o la totalidad de la plantilla, y de forma progresiva según vayan desapareciendo las razones vinculadas a la fuerza mayor. Igualmente será posible alterar la medida suspensiva inicialmente planteada y facilitar el tránsito hacia las reducciones de jornada, que suponen un menor impacto económico sobre la persona trabajadora y permitirán atender a la paulatinamente creciente oferta y demanda de productos y servicios de las empresas.”

Eta, labur gehitzen du egin beharreko izapide bakarra honen berri ematea dela, lan agintaritzari, alde batetik, eta langabezia prestazioak emateaz arduratzen den erakundeari, SEPEri, bestetik, zeintzuk langile itzuliko diren jardunera eta zeintzuk ez adierazita.

Hortaz, ez litzateke beharrezkoa izango ERTEa bere osotasunean altxatzea; esan bezala, progresiboki egiteko aukera zabaldu da.

Hala ere, ez da askoz gehiagorik zehaztu eta ERTEen inguruko albisteen esperoan gaudenez, adi egongo gara.