Odolkidetasun eta (ezkontza)-ahaidetasun graduak.

Zalantza ohikoenetako bat da senideren bat gaixorik edo ospitalean daukagunean ea zaintzeko baimenik daukagun. Langileen Estatutuan edota hitzarmen kolektiboetan (araudietan, alegia), gure senideekin daukagun harremana azaltzeko, odolkidetasun eta (ezkontza-)ahaidetasun graduetan banatzen da. Segun eta ze gradutakoa den senide hori, halakoa izango da aitortzen zaizkigun baimenak, egun libreak eta abar.

Apur bat korapilatsua izan daitekeenez, hasiko gara azaltzen zer den odolkidetasuna eta zer ezkontza-ahaidetasuna:

Odolkidetasuna (gazteleraz “consanguinidad”): hitzak berak adierazten duenez, odol berbera daukaten senideei egiten die erreferentzia. Gure senide zuzenak dira, hala nola, gurasoak, aitite-amamak, seme-alabak… Esan barik doa, hitz egiteko modua dela, ama, esaterako, beti delako ama, bere odolekoak edo adoptatuak bagara ere.
Ahaidetasuna (gazteleraz “afinidad”): honek gure bikotekidearen aldetik dauzkagun senideak hartzen ditu barne, hau da, gure bikotekidearen senideak.

Odolkidetasuna eta ahaidetasuna berdin mailakatzen dira. Hau da, gradu berekoak dira nire neba-arrebak zein nire bikotekidearen neba-arrebak, hau da, nire koinatuak.

Ondoko taula honetan oso argi ikusiko dugu gradu bakoitzean zeintzuk sartzen diren:

GraduaNorberarenakBikotekidearenak
1. graduaGurasoak eta seme-alabakGurasoak eta seme-alabak (beste harreman batekoak)
2. graduaNeba-arrebak, aitite-amamak eta ilobak*Neba-arrebak, aitite-amamak eta ilobak*
3. graduaIzeko-osabak eta ilobak*Izeko-osabak eta ilobak*
4. gradua

Lehengusu-lehengusinak

izeko-osaba zaharrak*

Lehengusu-lehengusinak, izeko-osaba zaharrak*

* Euskaraz “iloba” edota “loba” kontzeptuak, euskalkiaren arabera, gaztelerazko “nieta/o” zein “sobrina/o” har ditzake barne. Bigarren gradukoak seme-alaben seme-alabak dira. Neba-arreben seme-alabak, ordea, hirugarren graduan sartzen dira.
* Izeko-osaba zaharrak aitite-amamen neba-arrebak dira