Aparteko gastuetarako diru-laguntzak. Familia ugari eta guraso bakarrekoak (Nafarroa)
2020/06/19
Nafarroako Gobernuak familientzat atera dituen hiru laguntzetatik azkena da hau (aldez aurretik, zaintza betebeharrengatiko eszedentzietarako eta guraso bakarreko familien kontziliaziorako laguntzak ekarri dizkizuegu).
Laguntza hau honakoak ordaintzeko izango litzateke:
– entzumen protesiak
– optika premiak
– ortodontzia tratamenduak
2020an (urriaren 15era arte) edo 2019ko urriaren 16tik abenduaren 31ra egin behar izan diren gastuak subentzionatuko dira.
Nori zuzendua?
Familia ugariak edo guraso bakarreko familiak.
Holako familien karneta edo egiaztagiria beharrezkoa da eta, laguntza eskatzen duzunean, indarrean egon behar da. Hemen daukazu nondik tramitatu:
– Familia ugarien karneta.
– Guraso bakarreko familien karneta.
Bete beharreko baldintzak
• Esan bezala, familia ugari edo guraso bakarreko familiaren karneta indarrean izan behar duzue.
• Familiakide guztiak elkarrekin bizi behar dira (karnetean agertzen diren familiakide guztiak).
• Familiakide guztiek urte bi, gutxienez, eman behar izan dituzte Nafarroan erroldaturik.
• Familia unitatearen errenta per capita hartuko da kontuan, bai laguntza jasotzeko eskubidea izateko, bai eta laguntza horien zenbatekoak ezartzeko.
Tramitearen orrialdean esaten da errenta per capita hau 11.294,64€ baino gutxiago izan behar dela; hala ere, badirudi hau akatsa dela, Foru Aginduan muga bi ezartzen baitira: 11.294€ zenbateko bat jasotzeko eta 14.306,54€ beste zenbateko baterako. Hortaz, diru-sarreren muga 14.306,54€ izango liratezke
Zelan kalkulatuko da errenta per capita hau?
– Familiakideen errenta aitorpena hartuko da kontuan. Emaitza familiakide kopuruaren artean zatituko da.
-%33 edo gehiagoko desgaitasuna daukan seme-alaba bakoitza pertsona bi balira moduan zenbatuko da.
Zenbatekoak
- Entzumen protesiak
– 500€ edo protesiaren zenbatekoa (500€ baino txikiago bada), familia errenta per capita IPREM X 1,5 baino gutxiago bada, hau da, 11.294,64€ baino gutxiago.
– 350€ edo protesiaren zenbatekoa (350€ baino txikiago bada), familia errenta per capita IPREM X 1,5 edo gehiago eta IPREM X 1,9 baino gutxiago bada, hau da 11.294,64€ eta 14.306,54€ artean badago.
- Optika premiak
– 160€ edo optika gastuaren zenbatekoa (160€ baino txikiago bada), familia errenta per capita 11.294,64€ baino gutxiago bada.
– 120€ edo optika gastuaren zenbatekoa (120€ baino txikiago bada), familia errenta per capita 11.294,64€ eta 14.306,54€ artean badago.
- Ortodontzia tratamenduak
– 600€ edo ortodontzia tratamenduaren zenbatekoa (600€ baino txikiago bada), familia errenta per capita 11.294,64€ baino gutxiago bada.
– 300€ edo ortodontzia tratamenduaren zenbatekoa (300€ baino txikiago bada), familia errenta per capita 11.294,64€ eta 14.306,54€ artean badago.
Dokumentazioa
• Eskaera orria. HEMENDIK jaitsi ahal duzu.
• Errolda agiria. Familiakide guztiak agertu behar zarete.
• Diru-laguntza banku transferentziaz jasotzeko eskaera. HEMENDIK jaitsi ahal duzu dokumentua.
• Helburu berberarekin beste laguntzarik jaso (ala jaso ez) izanaren aitorpena. Dokumentua HEMEN.
• 18 eta 25 urte bitarteko seme-alabarik badaukazu, bizi laboralaren egiaztagiria eta diru-sarreren aitorpena (lan egiten badute); ez badute lanik egiten, hori ere aitortu beharko duzu. Hau egin beharko duzu familia unitatearen parte moduan agertzen badira laguntza hau jasotzeko, jakina.
• Gastuak egiaztatzeko:
– Subentzionatutako materialaren premia adierazten duen medikuaren preskripzioa
– Erosketaren faktura
– Ordainketaren egiaztagiria: banku laburpena edo, esku-dirutan ordaindu baduzu, establezimenduaren jasotze agiria (sinadura eta zigiluarekin). Epeka ordaindu baduzu, finantziazioaren egiztagiria.
– Ortodontzia tratamenduen kasuan, aurrekontua aurkeztu behar duzu eta 2019ko urritik aurrera egindako ordainketen egiaztagiriak.
Eskaerak
Eskaera epea: 2020ko ekainaren 18tik, 2020ko urriaren 15era
INTERNETEZ
Erregistro Orokor Elektronikotik egin daiteke. HEMEN daukazu lotura
Edo, bestela, izapidearen orrialdetik bertatik
Gogoratu internetez egiteko, cl@ve sistemaren bitartez egin behar duzula. Honetarako, egiaztagiri digitala edo NAN elektronikoa beharko duzu edo, bestela pasahitz bat eskatu beharko duzu.
Cl@ve sistemaren nondik norakoak HEMEN
Cl@ve Iraunkorra lortzeko modua HEMEN
Eta behin-behineko erabileretarako, cl@ve + PIN, HEMEN
AURREZ AURRE
Dokumentazioa Erregistro Bulegoetara eraman ahal duzu. Orrialde HONETAN buelgoen zerrenda eta helbideak dauzkazu
Familia Sailaren arreta telefonoa: 848 42 12 58
• 159/2020 FORU AGINDUA, 2020tik 2023ra bitarteko urteetarako, familiaren esparrurako zenbait laguntza.
• 162/2020 FORU AGINDUA, familia ugarietan eta gurasobakarretan 2020. urtean sortzen diren ohiz kanpoko gastuei aurre egiteko.
• Ayudas a familias numerosas y monoparentales para gastos extraordinarios de prótesis auditivas, prescripciones ópticas y ortodoncia 2020.