Estatuko Ministro Kontseiluan onartu ostean, gaur, maiatzaren 27an, Rider Legea izenez ezagutzen dena Madrilgo Kongresuan eztabaidatu behar zen. Hala ere, atzeratu egin da. Artikulu honetan dekretua zertan datzan kontatu dizuegu detaile guztiekin eta, legearen tramitazioak aldaketarik ekarriko balu, hemendik jakinaraziko dizuegu.
Bi dira lege labur honen puntu nagusiak:
- Plataforma digitalen bitartez banaketan aritzen diren langileen kasuan beti suposatu beharko da lan harreman arrunta existitzen dela.
- Enpresak algoritmoen arauen berri eman beharko die langileei.
Ikusten duzuenez, lege hau ez da nahikoa: sektore honetako prekarietateari ateak zabalik uzteaz gain, ez dio erantzunik ematen autonomo faltsuen aferari eta ez dio aurre egiten ekonomiaren uberizazio prozesuari; baina azken urteotan langileek egin duten borrokaren garaipena izan bada. Antolakuntza, indar metaketa eta borrokaren garaipena.