Ezintasun handia (2026)

Ezintasun iraunkorren mailarik gorena da. Egoera honetan langileak ezin du ezein lanik burutu, ezintasun absolutuan bezala, baina, honetaz gain, inoren laguntza ere beharrezkoa du eguneroko zereginak egin ahal izateko, hala nola, altxatu, jantzi, mugitu e.a. Kasu honetan, hilabeteroko pentsioari laguntza hau ordaindu ahal izateko osagarri bat gehitzen zaio.      Hauexek dira, laburbilduz, ezintasun handiaren […]

Read more
Ezintasun iraunkor absolutua (2026)

Ezintasun iraunkorren maila altuenetako bat da. Ezintasun iraunkor absolutuaz ezin duzu ezein lan jarduerarik burutu, hau da, lan egiteko gaitasuna galdu egiten da, jarduera edozein dela ere. Hortaz, hau konpentsatzeko, langileak bizi osorako pentsio bat jasotzeko eskubidea izango du.  Hauexek dira, laburbilduz, erabateko ezintasun iraunkorraren gako nagusiak:

Read more
Erabateko ezintasun iraunkorra (2026)

Ezintasun iraunkorren mailetako bat da hau. Ezintasun hau erabatekoa da zure ohiko lanbiderako, baina ez lan egiteko. Esan nahi baita, momentura arte zure jarduna izan den horretan ezin zara aritu, baina bai beste batzuetan. Lan egitea guztiz galarazten duten ezintasunak ezintasun absolutua eta ezintasun handia dira. Hortaz, erabateko ezintasun iraunkorrak zure ohiko lanbidea galarazten dizu, […]

Read more
Ezintasun iraunkor partziala (2026)

Ezintasun iraunkor partziala ezintasun iraunkorren mailarik baxuena da. Lan egin dezakegu (lehen egiten genuen jardun berberean, alegia), baina jardun hori burutzeko gure gaitasuna gutxienez %33 murriztu da. Gainontzeko ezintasun iraunkorren kasuan, pentsioa jasotzeko eskubidea dago (baldintza ezberdinetan ezintasun iraunkor motaren arabera). Hala ere, kasu honetan, kalte ordaina jasoko genuke eta lanean jarraituko genuke, nahiz eta […]

Read more
Ezintasun iraunkorrak

Ezintasun iraunkorreko lau mota edo maila daude: • Ezintasun iraunkor partziala• Erabateko ezintasun iraunkorra• Ezintasun iraunkor absolutua• Ezintasun handia Prestazioak ere ezberdinak dira ezintasun mailaren arabera. Ez da zenbateko finkorik kobratzen. Erretiroagatiko pentsio kontributiboekin gertatzen den bezala, langilearen oinarri arautzailearen portzentajea ateratzen da. Ezintasun iraunkorra sorraraz dezaketen gaixotasunen zerrenda ofizialik ez dago. Hala ere, hainbat […]

Read more
Minbiziak edo gaixotasun larriren batek jota dauden seme-alabak zaintzeko prestazioa

Seguru jende askok ez dakiela, semea edo alaba oso gaixorik badauka, jardunaldia murriztu ahal duela eta soldata jasotzen jarraitu. Jardunaldia murrizten dugunean, oro har, soldata ere hein berean murrizten zaigu. Baina kasu honetarako badago prestazio ekonomiko bat eskatzea, diru galera hau ekiditeko. Beraz, praktikan, posible izango litzateke lanera ez joatea, baina soldata (ia) osorik kobratzea. […]

Read more
Gaixotasun profesionalak

Gaixotasun profesionala lan baldintza desegokiek sorrarazten duten osasun kaltea da. Hala ere, patologia zehatz baten sorburua profesionaltzat jotzeko, gertaera bi suertatu behar dira ezinbestez: – gaixotasun profesionalen koadroan zehazten diren jardueren ondorioa izan behar da– gaixotasun profesionalen koadroan zehazten diren elementu edo substantzien eraginaz suertatu behar da Gure artikuluan gai honen inguruko punturik garrantzitsuenak azaldu […]

Read more
Lanpostuaren egokitzapena (osasun arazoengatik)

Lan Arriskuen Prebentziorako Legeak ezartzen duenez, lanpostua da pertsonari egokitu behar zaiona eta ez alderantziz. Hortaz, enpresa lanpostuak egokitzera behartuta dago, baldin eta langilea arriskuen aurrean bereziki kaltebera bada. Legean zenbait kolektibo aurreikusten dira. Gure artikulu honetan osasun arazoak izan ditzaketen langileengan zentratu gara eta, hauen artean, adinak ekar ditzakeen zailtasunak edota aldaketa biologikoak izan […]

Read more