Maskarak lanean, noiz? Ministerioaren gida

Apirilaren 20an BOEn argitaratu zenez, egun horretan bertan indargabetu zen maskarak barnealdeetan edo toki itxietan erabiltzeko derrigortasuna, osasun zentroetan, zentro soziosonitarioetan eta garraio kolektiboan izan ezik. Baina, zer gertatzen da beste lan eremuetan? Publikoa edo kontsumitzaileak edo erabiltzaileak establezimendura maskara barik sartzen badira, hala ere, langileek jantzi beharko dute? Bada, hau guztia prebentzio zerbitzuen esku […]

Read more
ERTEen luzapena VI

Aldi baterako espedienteen seigarren luzapena da hau (otsailaren 28ra arte egongo dira neurriok indarrean). Gure artikulu berri honetan hainbat gako ekarri dizkizuegu. Espero dugu sakon bezain erraz suertatzea. Momentura arte egin dugun bezala, azaldu dizuegu zer gertatu den espediente mota bakoitzarekin. Eta, honetaz gain, hainbat egoera ezberdin ere ekarri ditugu, hala nola aldizkako langile finkoena […]

Read more
ERTEen luzapena V

Izurritearekin batera martxan jarri ziren enplegua erregulatzeko aldi baterako espedienteen bosgarren luzapena da hau, laugarrena maiatzaren 27an amaitu behar zen eta. Honela, espediente hauek indarrean egon ahal izango dira irailaren 30era arte. Dekretu hau aurrekoaren termino oso antzekoetan adostu da. Berritasunetako bat, halere, aldizkako finkoen egoerari dagokio: lanean egon beharko liratekeenak, lanera itzuli beharko dira […]

Read more
ERTEengatiko prestazioa eta jardunaldi partziala. Konpentsazio ekonomikoa.

ERTEagatiko prestazioa jasotzen egon bazara eta, aldi berean, beste lan batean jardunaldi partzialaz aritzen eta bere momentuan arrazoi honengatik prestazioa murriztu bazizuten, aukera daukazu honezkero murrizketa horiek bueltan eskatzeko. LAB sindikatuak sartu zuen erreklamazio kolektiboaren ostean, konpentsazio hau jasotzeko eskubidea aitortu zitzaien langile hauei; hala ere, SEPEk ez du honetarako aukerarik eman eta ez du […]

Read more
ERTEen luzapena IV

Izurritearen hasierarekin batera aldi baterako espedienteak martxan jarri zirenetik, luzatzen joan behar izan dira. Honela, azken luzapena urtarrilaren 31n amaitu behar zela, laugarren luzapen bat ezarri da maiatzaren 31ra arte. Aurrekoaren orpotik dator laugarren hau; edozelan, den-dena aurkituko duzu gure artikuluan azalduta: Ezinbesteko kausengatiko espedienteak Jardunaldiaren mugapen edo eragozpenagatiko espedienteak Arrazoi ekonomikoengatiko espedienteak Enpresei mugapenak […]

Read more
ERTEak osatzeko aparteko laguntzak (Nafarroa)

Uztailean, abuztuan eta irailean ERTEan egon diren langileek jaso duten prestazioa osazeko laguntza da. Eskaera epea: azaroaren 4tik 20ra arte. Beraz, gaurtik eska daiteke. Prestazio hau jasotzeko, iazko zure diru-sarrerak, gehienez, 20.000 euro izan behar izan dira (batetik, zure kotizazio oinarria, gehienez, 20.000 eurokoa izan behar izan da eta, bestetik, PFEZ aitorpenean, gehienez, 20.000 euro […]

Read more
ERTEen luzapena III

Irailaren 30ean argitaratu da BOEn 30/2020 Dekretua, ERTEen hirugarren luzapen honekin. Komunikabideetako lerro-buruetan irakurri ahal izan duzuenatik harago, hemen zehaztapen gehiago emango dizkizuegu, langileontzat garrantzitsuak direnak, hala nola… Ze kasutan kontsumituko den langabezia hemendik aurrera (eta ze kasutan ez). Jardunaldi partzialeko hainbat enplegu daukaten langileek, enplegu hauetako batean ERTEagatiko langabezia prestazioa jasotzen egon badira, konpentsazio […]

Read more
ERTEen luzapena II

Ekainaren 27an argitaratu zen BOEn ERTEen bigarren luzapen hau. Irailaren 30era arte zabaldu dira bai ezinbesteko kausengatiko ERTEak, baita aparteko langabezia prestazioa ere. Funtsean ez dago alde handirik, aurreko luzapena ekarri zuen dekretuarekin alderatuz gero; hala ere, badira zenbait berritasun, hala nola arrazoi ekonomikongatiko ERTEak ere txertatu direla zenbait puntutan. Hurrengo artikuluan daukazue dena azaldurik: […]

Read more
ERTEen arintzea edo leuntzea. Lan Zuzendaritzaren irizpidea.

Lan Zuzendaritza Orokorrak, hortaz, maiatzaren 1ean irizpideak argitaratu zituen. Laburbilduz, ezinbesteko kausengatiko ERTE prozeduretan dauden enpresei aukera eman zaie ERTEa progresiboki atzean uzteko edo, bestela esanda, langileak ERTEtik progresiboki ateratzeko joateko. JARRAITU IRAKURTZEN

Read more