Zer da erretserba kuota?

Legearen arabera, 50 langiletik gorako enpresetan (pribatu zein publikoetan) lanpostuen %2, gutxienez, urritasunen bat daukaten langileentzat gorde behar da.

Lege hau ez betetzea hutsegite larria bada ere, enpresa askok ez dute kuota hau gordetzen. Edozelan ere, legeak berak betebehar hau saihesteko aukerak ematen dizkie enpresei. Langileak zuzenean kontratatu ordez, bestelako aukera batzuk aukera ditzakete:

Enplegu zentro berezi bat azpikontratatu
Lan enklabe bat sortu
– Diru donazioak egin

Suposatzen da salbuespen kasuetarako daudela aukera hauek pentsaturik, baina praktikan enpresa gehien-gehienek, baita administrazioak ere, kontratazio zuzena saihesten dute. Honela, udaletan, esaterako, oso ohikoa da hainbat jarduera modu honetan azpikontratatzea (lorezaintza zerbitzua, kasu). Honek ondorio bikoitza dauka: lanpostu publikoak deuseztatzen dira eta funtzio horretan aritzen diren langileak enplegu zentro bereziaren egoera prekarioan daude, udaleko langileak izan beharrean.

Aniztasun funtzionaldun langileen bazterkeria eta prekarietatea betikotzeko modu bihurtu da erretserba kuoten inguruko legedia, langileak enplegu zentro berezietara kondenatzen baitira, lan merkatu arruntera sartzea galarazita, lanpostu arruntak bete arren edota enpresa arrunten produkzio atal zehatz bat aurrera atera arren.