Familian eta jendartean integratzeko laguntza – Nafarroa

Laguntza ekonomiko honek mantenu eta etxebizitza gastuei aurre egiteko helburua dauka, sustrai sozialak eten ez daitezen eta bazterketa sozial egoera larrian dauden jasotzaileak zentro berezietara bideratuak izan behar ez daitezen.

Nori dago zuzendua?

• 18 eta 65 urte bitartekoak, bazterketa sozial egoera larri eta iraunkorrean daudenak
• Bazterketa sozial iraunkorrean egoteaz gain, osasun mental zerbitzu publikoek hala aitorturik, desoreka mental larria duten pertsonak.

Bete beharreko baldintzak:

– Laguntza eskatu aurretiko bi urteetan zehar Nafarroan bizi izana
– Aldez aurretik dagozkizun bestelako laguntzak eskatu izana
– Bazterketa sozial egoera larri eta iraunkorrean egotea eta bizitzeko oinarrizko premiak asetzeko baliabiderik ez izatea.
– Egoera normalizatuan bizi autonomoa izateko eragozpenik ez edukitzea

Osasun mental desorekarik izanez gero, oraintxe aipatutako baldintzak ez ezik, beste hauek ere bete behar dira:

– Gutxienez %33eko desgaitasuna aitortu behar izan dizu administrazioak
– Egoera medikoa egiaztatzen duten txosten psikiatrikoak edukitzea
– Zure osasun mentaleko zentroak egin behar dizun jarraipen medikoaren programa barruan egotea
– Osasun mental desoreka larrien kasuetan interbentzio soziokomunitario zenbitzuak burutzen duen programa barruan egotea

Zenbateko laguntza da?

Diru sarrerak osatuko dira. Gehienez lanbidearteko gutxieneko soldataren %150 jasoko da (1.425 euro 2020. urterako)

Non eskatu behar da?

Oinarrizko zerbitzu sozialetan. Kontsultatu HEMEN zein dagokion zure udal edo auzoari
Edo osasun mental zentroetan:

Ze dokumentazio behar da?

• Eskaera dokumentua
• NAN edo TIEren fotokopia
• Errolda eta elkarbizitza ziurtagiria (hau udalean eskatu behar da)
• Eskatzailearen diru sarreren egiaztagiria (edo, honen ezean, diru sarreren aitorpena)
• Etxebizitzaren izaera (alokairua, hipoteka…) eta honen gastua adierazten duen ziurtagiria
• Laguntza transferentziaz jasotzeko inprimakia. Inprimakia hemen
• Oinarrizko zerbitzu sozialetan egin behar den Iikorporazio sozialerako akordioa.
• Honetaz gain, osasun mental desoreka kasuetan, osasun mental zentroko langile sozialak egindako informea.