Kaleratze motak aztertzean, sailkapen nagusi bi egin behar dira. Alde batetik, kaleratzea enpresaren alde bakarreko erabakia den heinean, beronek ematen dituen arrazoien arabera sailkatzen dira. Hauen artean, diziplinazko kaleratzea, kaleratze objektiboa eta kaleratze kolektiboa dauzkagu.
Bestetik, langileak erabaki hau inpugnatzen duenean, epaitegien erabakiaren arabera, kaleratzea bidezkoa, bidegabea ala baliogabea izan daiteke. Hemen azken honetaz aritu gara:
- kaleratze bidegabea eta baliogabea bereiztu ditugu
- kaleratzea ze kasutan jo daitekeen baliogabetzat zehaztu dugu
- kaleratze baliogabeen ondorioak azaldu ditugu
- kontatu dizuegu zer gertatzen den kaleratzea baja mediko bitartean denean eta ze berritasun ekarri dituen 15/2022 Legeak
- kaleratze kolektibo baliogabeez aritu gara
…eta askoz gauza gehiago!