Nora jo ikasketen egiaztagiria eskatzeko?

Ikasketen egiaztagiria dokumentu ofiziala da. Bertan ikasketa plana, jasotako kalifikazioak eta espedientearen batezbesteko nota agertzen dira (zenbait kasutan bertsio sinplifikatuak ere eska daitezke). Laburbilduz, dena delako ikasketa gainditu duzula egiaztatzeko balio du.

Goi ikasketak behin amaituta, titulua ematen digute. Baina goi ikasketarik ez badaukagu ere, seguruenik egindako ikasketak egiaztatu behar izango ditugu noiz edo noiz. Eta beste titulu horiek askotan ez ditugu izaten horren ondo gorderik. Bestela, baliteke ikasketetan hasi bai, baina amaitu ez izana eta akaso interesatzen zaigu horien berri ere ematea.

Bestetik, unibertsitatean ikasketak amaitzen ditugunetik titulua jaso arte, hainbat hilabete pasa daitezke eta baliteke honelako egiaztagiriak behar izatea enpresaren batean praktikak egiteko, zure ikasketetan aurrera jarraitzeko edo beste edozertarako. Eta, zer esanik ez, titulua galdu badugu…

Zelan eskatu ikasketen egiaztagiria?

1. • Ikasketak egin zenituen zentroan galdetu. Biderik zuzenena da hau. Ikasketa instituzioetan, oro har, erregistro bulegoa izaten dute. Bertan eskatu beharko zenuke edo, bestela, idazkaritzan.

Izapide hau oso erreza da ikasketak duela gutxi egin bazenituen. Hala ere, denbora pasatu bada zaildu liteke. Izan ere, segun eta zenbat urte pasatu diren, baliteke zure espedientea jadanik ez egotea bertan, baita, zenbait kasutan, zentroa desagertu izana ere.

Espedientea beste zentro batean baldin badago, han emango dizute horren inguruko informazioa. Hala ere, badaude bestelako bide batzuk, geroxeago azaltzen dugunez, egiaztagiria eskatu ahal izateko.

2. • Aukera izan zenezake zure zentroan internetez eskatzeko, batez ere instituzio publiko batean ikasi bazenuen.

Nafarroan, esaterako, badago aukera unibertsitatez kanpoko tituluen egiaztagiria honela eskatzeko. Izapidea HEMENDIK egin zenezake.

3. • Hezkuntzaren Lurralde Ordezkaritzara jo dezakezu. Horra hor helbide eta telefonoak:

Arabako Lurralde Ordezkaritza
– Helbidea: San Prudencio, 18 (01005 Vitoria-Gasteiz)
– Telefonoa: 945 01 72 00
– Faxa: 945 01 72 01
– E-mailahuisaregaraba@euskadi.eus 

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
– Helbidea: Gran Vía, 85 (48011 Bilbao)
– Telefonoa: 94 403 10 69
– Faxa: 94 403 11 63
– E-mailahuisbreg@euskadi.eus

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
– Helbidea: Andia, 13 (20004 Donostia)
– Telefonoa: 943 02 28 50
– Faxa: 943 02 28 51
– E-mailahuisgreg@euskadi.eus

Nafarroako Hezkuntza Departamentua
– Helbidea: Santo Domingo kalea Z/G – 31001 Iruña
– Telefonoa: 848 42 65 00
– Faxa: 848 42 60 52
– E-maila: informacion@navarra.es

4. • Azkenik eta, batez ere, graduatu zinenetik urte luzeak pasatu badira, baliteke Hezkuntza Ministeritzara jo behar izatea.
            Ministeritzaren informazio zenbakia: 060.

Ikusten duzunez, kasuan kasu prozedura luza liteke. Beraz, ahalik eta lasterren hasteko gomendatzen dizugu. Bestalde, izan kontuan izapide hauek kostu ekonomikoren bat izan dezaketela, tasa kontzeptupean.